Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2860

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 19koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dituena.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2025eko urtarrilaren 23an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2025-02-03; 22. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dira honen bitartez. Hortaz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzea. Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-01-23) < Emaitzak»

Azken xedapena.– Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-01-23) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 19a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala