Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2025eko ekainaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2858

AGINDUA, 2025eko ekainaren 12koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko behin-behineko langileak izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carmen Esteban Sanz andrea Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkulari izendatzea (kodea: 5292; dotazioa: 3) zuzendari-mailarekin.

Bigarrena.– Interesdunak aholkuak emango dizkio Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuari.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile gisa ezarritako zerbitzu-harremana automatikoki iraungiko da konfiantza- edo aholkularitza-funtzioa betetzen duen agintariak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe aurreko edozein unetan ezeztatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala