
119. zk., 2025eko ekainaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2854
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SJ-20-2025-2-JM zehapen-espedientean emandako ebazpen-proposamena. Espediente hori Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeari buruzko otsailaren 8ko 4/1991 Legearekin lotuta dago.
Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen-proposamen horren aurka alegazioak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS