
119. zk., 2025eko ekainaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2852
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren erabakia, hasiera ematen diona 2025eko AAAA_RES_3830_07 espedienteari, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuari lotuta.
Aipatutako erabakiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko erabakiaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Erabaki honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka egokitzat jotzen dituen alegazio eta froga guztiak aurkez ditzake interesdunak. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS