Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2025eko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2845

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko 2024ko ekitaldirako laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren pertsona eta erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak eta finantzatutako jarduera zehaztuta.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko 2024ko ekitaldirako laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko otsailaren 28ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen (2024ko martxoaren 6ko EHAA, 48. zk.), erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala