Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2025eko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2832

AGINDUA, 2025eko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko ekainaren 21eko Agindua bosgarren aldiz aldatzen duena. 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen ziren agindu horren bidez.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, partzialki onartutako errekurtsoak betearaziz, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak betez ere, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenen bosgarren aldaketa egin zen (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan, hurrenez hurren, argitara eman ziren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek barematutako merezimenduen behin betiko puntuazioak eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak.

Era berean, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Horrela, aukeratutako kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.

Horrenbestez, hautatutako izangaien zerrenden antolamendua aldatzeak, kasu batzuetan, zerrenda horietan agertzen ziren pertsonen posizioa aurreratzea dakar, eta, beste kasu batzuetan, posizio hori atzeratzea. Era berean, hasieran hautatuak izan ez diren eta espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak sartu behar dira.

Horren guztiaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, partzialki baietsitako errekurtsoak betez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak betez, aitortutako puntuazioari eta hautatutako izangaien zerrendako ordenari dagokienez, kasu hauetan:

Virginia Uranga Joaristik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ekonomia espezialitatean (txanda irekia) lortutako guztizko puntuazioa aldatzea. Orain, 11,8580 puntukoa izango da. Eta, horrenbestez, espezialitatean hautatutako pertsonen zerrendan duen posizioa aldatu behar da, eta Igor Alberdi Zamarreñoren aurretik jarri (11,7000). Posizio hori deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. apartatuan ezarritako berdinketa hausteko irizpideak aplikatzearen emaitza da (izangaiak ordenatzea).

Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, partzialki onartutako errekurtsoak betez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak betez. Aldaketaren helburua hau da:

Miren Edurne Amuniza Achicallende izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Matematika espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna). Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 8,2080 puntu lortu zituen guztira; beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez (9,8536 puntu), hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.

Miren Oreja Erroz izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Laneko Prestakuntza eta Orientabidea espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna), Hezkuntzako sailburuaren Agindua betez. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 9,0000 puntu lortu zituen guztira, eta, beraz, guztira 10,000 puntu aitortu zitzaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da. Begoña Telletxea Mutuberriaren aurretik (10,000) eta Alaitz Otaegui Eskisabelen atzetik (10,000) agertzen da. Posizio hori deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. apartatuan ezarritako berdinketa hausteko irizpideak aplikatzearen ondoriozkoa da (izangaiak ordenatzea).

Ivan Sorrondo Salazar izangai hautatu gisa sartzea Informatika espezialitatean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna). Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 7,2910 puntu lortu zituen guztira; beraz, 7,6170 puntu aitortu zitzaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.

Hirugarrena.– Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako Miren Edurne Amuniza Achicallende, Miren Oreja Erroz eta Ivan Sorondo Salazar izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, honen bidez: https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – Tramitagune – «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» – Gainerako izapideak.

Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» eredua ere, zeina bete beharko baita, eta adierazitako helbidean ere aurkeztu.

Laugarrena.– Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak, edo dokumentazio hori aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan zezakeen erantzukizuna. Halaber, eskubide guztiak galduko ditu azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen denak.

Bosgarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala