Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2025eko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2784

AGINDUA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideen osaera.

Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzen duen maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretuak (2021eko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zk.) bete egiten ditu Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren aurreikuspenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, Berme eta Ebaluazio Batzorde hori sortuta.

145/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du batzordearen osaera, eta lehenengo puntuan zehazten du batzorde hori diziplina anitzekoa izango dela, eta batzordeburu batek, idazkari batek eta Osasun Saileko titularrak izendatutako bokalek osatuko dutela, bat etorriz aipatutako 3/2021 Legearen 17.1 artikuluan jasotzen den gutxieneko osaerarekin, hau da, zazpi kide gutxienez, eta haien artean medikuak, erizainak eta legelariak.

2025eko maiatzaren 22an, Batzordearen Osoko Bilkurak erabaki zuen sail horri igortzea batzordea osatzen zuten pertsona batzuk kargutik kentzeko eta kide berriak sartzeko proposamena.

Proposamen hori jasota, eta bat etorriz organo honi bere saileko gaietan ebazpenak emateko aitortzen zaizkion eskumenekin –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 4.1 artikuluan aitortzen zaizkionak–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzea, eta honako hauek izendatzea kide:

Maite Sope Andrés Álvarez andrea, legelaria, idazkari lanetan ziharduena.

Mari Carmen Iturricastillo Pérez andrea. Medikua. Bokala.

Blanca Morera Pérez andrea. Medikua. Bokala.

Jesús Millas Ros jauna. Medikua. Bokala.

Verónica Tiscar González andrea. Erizaina. Bokala.

Begoña Garitano Tellería andrea. Erizaina. Bokala.

Paloma González Fontecha andrea. Erizaina. Bokala.

Brígida Argote Martínez de Lagran andrea. Erizaina. Bokala.

Blanca Moratinos Echevarría andrea. Psikologoa. Bokala.

Coro Rubio Tejada andrea. Psikologoa. Bokala.

Conchi Alicostes Murua andrea. Psikologoa. Bokala.

Bigarrena.– Honako hauek izendatzea Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide:

Mabel Marijuan Angulo andrea. Medikua eta Bioetikako irakasle erretiratua.

Elena Gabilondo Larrañaga andrea. Familiako eta komunitateko medikua. Arabako ESI.

Julia Barroso Niso andrea. Arabako ESIko barne-medikuntzako zerbitzua.

Aida Rodríguez Sainz andrea. Mediku neurologoa. Bilbo-Basurtuko ESI.

Leire González Ercilla andrea. Erizaina. Eremu soziosanitarioa.

Soraya Pérez Rebollar andrea. Psikologikoa: Eremu soziosanitarioa.

Maddi Zubizarreta Labaka andrea. Legelaria. Osakidetzako zerbitzu zentralak.

Susana Montesinos andrea. Legelaria. Hurkoa fundazioa.

Leticia Vázquez Briñas andrea. Legelaria.

Hirugarrena.– Ondorioz, Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea osatzen duten pertsona guztien zerrenda eguneratua honako hau da:

Batzordeburua: Itsaso Bengoetxea Martinez andrea.

Medikua. Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko Barrualdeko ESI.

Batzordeburuordea: Susana Díaz de Durana Santa Coloma andrea.

Erizaina. Arrasateko Osasun Zentroa. Debagoieneko ESI. Osakidetza–Euskal osasun zerbitzua.

Idazkaria: María Teresa Esteban Galbete andrea.

Legelaria. Barrualdeko ESI. Osakidetza–Euskal osasun zerbitzua.

Bokalak:

– Medikuntzako profesionalak:

Antonio De Blas De Blas jauna.

Mediku erretiratua.

Fernando Santander Cartagena jauna.

Mediku erretiratua.

José Luis Quintas Díez jauna.

Mediku erretiratua.

Izaskun Elortegi Kaiero andrea.

Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

Gizane Martínez Rodríguez andrea.

Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESI.

Julia Barroso Niso andrea.

Arabako ESIko barne-medikuntzako zerbitzua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Elena Gabilondo Larrañaga Andrea.

Familiako eta komunitateko medikua. Arabako ESI. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Aida Rodríguez Sainz andrea.

Neurologiako espezialista. Bilbo-Basurtuko ESI. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Mabel Marijuan Angulo andrea.

Bioetikako profesional erretiratua.

– Erizaintzako profesionalak:

Juana Aza Gutiérrez andrea.

Leioako Laguntza Zentroa. Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea. Bizkaiko Foru Aldundia.

Inma Palomero Barroso andrea.

Etxeko Ospitalizazio Zerbitzua. Tolosaldeko ESI. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Leire González Ercilla andrea.

Eremu soziosanitarioa.

– Zuzenbideko profesionalak:

Leopoldo Díez de Fortuny jauna.

Legelari erretiratua.

Iván Aizpún Bozal jauna.

Legelaria. Jarduera pribatua.

Guadalupe Imaz Bienabe andrea.

Legelaria. Jarduera pribatua.

Maddi Zubizarreta Labaka andrea.

Legelaria. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu zentralak.

Susana Montesinos andrea.

Legelaria. Hurkoa fundazioa.

Leticia Vázquez Briñas andrea.

Legelaria. Jarduera pribatua.

Psikologiako profesionalak:

Soraya Pérez Rebollar andrea.

Eremu soziosanitarioa.

– Gizarte-laneko profesionalak:

Nagore Elorrieta Muruaga andrea. Gizarte-langilea.

Adineko pertsonen egoitza.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala