Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2025eko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2783

AGINDUA, 2025eko ekainaren 6koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuetako 13. artikuluan egindako aldaketa.

2025eko otsailaren 19an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

2024ko ekainaren 27an, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuetako 13. artikulua –patronatuaren osaerari buruzkoa– aldatzea, IBM entitatea patronatuan sartzeko.

Erabakia eskritura publikoan jaso zen, 2024ko abenduaren 2an, Diego María Granados de Asensio notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1488).

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, lege-arau hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen 2019ko uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren 2024ko ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 2016ko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen 2019ko uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak inskripzio-ondorioetarako kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna, beraz, aurkeztutako fundazioaren estatutuen testu bategina eta 2024ko abenduaren 2ko protokolizatzeko eskritura (1488 protokolo-zenbakia) izango dira.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuetako 13. artikuluaren aldaketa, Patronatuan IBM entitatea patronatukide berri gisa sartzeko.

Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2024ko ekainaren 27an, agindu honen data duela, eta 2024ko abenduaren 2an Diego María Granados de Asensio notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1488).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 6a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala