Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2025eko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2782

AGINDUA, 2025eko apirilaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Arteale izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2025eko apirilaren 3an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Arteale izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

2025eko martxoaren 10ean, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuetako 4. artikulua aldatzea, helbideari buruzkoa.

Erabaki hau publiko egin da, 2025eko martxoaren 31n, Luis Pérez de Lazárraga Villanueva notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 431).

Fundazioen Erregistroak, 2025eko apirilaren 2ko idazkiaren bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, hau da, aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2025eko apirilaren 10ean, eta adierazitako akatsa zuzentzeko, espedientean jasotako dokumentazioa sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistroan. Dokumentazio hori 2025eko martxoaren 31n egiletsitako eskritura da, Luis Pérez de Lazárraga Villanueva notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 431). Eskritura horretan estatutuen testu bategina dago jasota.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko martxoaren 31ko eskrituran eta 431 protokolo-zenbakian gehitua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Arteale izeneko fundazioaren estatutuetako 4. artikuluan egindako aldaketa, helbideari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, azalpen-zatian aipatutako aldaketa txertatzeko, Agindu honen datarekin eta Luis Pérez de Lazárraga Villanueva notario jaunaren aurrean 2025eko martxoaren 31n egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 431).

Inskripzio honen ondoren, Fundazioaren helbidea hauxe izango da: Eduardo Dato kalea 40, eskuineko eskailera, lehenengo ezkerra, Vitoria-Gasteiz.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala