
116. zk., 2025eko ekainaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2773
AGINDUA, 2025eko ekainaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, Mungiako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera ematen zaiola iragartzen duen 2025eko maiatzaren 28ko Agindua aldatzekoa.
Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako akatsak antzeman direnez Mungiako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera ematen zaiola iragartzen duen Osasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 28ko Aginduan, zuzendu egin behar dira.
Aginduaren izenburuan, 2025/2584 orrialdean (1/2),
hau dioen lekuan: «Mungiako udalerrian»
hau jarri behar da: «Maruri-Jatabeko udalerrian»
Azalpenaren hirugarren paragrafoan, 2025/2584 orrialdean (1/2),
hau dioen lekuan: «Mungiako udalerrian betiere»
hau jarri behar da: «Maruri-Jatabeko udalerrian betiere»
«Ebazten dut» atalaren bigarren paragrafoan, 2025/2584 orrialdean (1/2),
hau dioen lekuan: «Mungiako udalerrian kokatu beharko da»
hau jarri behar da: «Maruri-Jatabeko udalerrian kokatu beharko da»
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 17a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS