
116. zk., 2025eko ekainaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2771
AGINDUA, 2025eko ekainaren 4koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzen baitira.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legeak –ekainaren 27ko 10/1997 Legearen bidez aldatua– Kontseilu Nagusia arautzen du 6. artikuluan, gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa. Kontseilu hori honako hauek osatuko dute: lehendakariak; lehendakariordeak; sindikatu-antolakunde eta -konfederazioen bost ordezkarik; enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkarik; Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari batek; Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek –udalak eta foru-aldundiak entzun ondoren izendatua–; gai horretan duten eskumena kontuan izanik, Osasun Saileko bi ordezkarik –horietako batek lehendakariorde gisa jardungo du–, eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko hiru ordezkarik (gaur egun, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila). Halaber, artikulu horretan ezartzen denez, zuzendari nagusia Kontseilu Nagusiaren bileretan izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.
Horrez gain, aipatutako artikuluan ezartzen denez, Kontseilu Nagusiko kideak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aginduz (aurrerantzean, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila) izendatu eta kenduko dira, ukitutako antolakundeek eta administrazioek hala proposatuta.
Bigarren lehendakaria eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko martxoaren 26ko Aginduaren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak eguneratu ziren. Izan ere, horixe zen aginduaren xedea; alegia, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak eguneratzea.
Kontseilu Nagusian parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzako sailetako goi-kargudun batzuk aldatu direnez, beharrezkoa da kide berriak izendatzea eta horien zerrenda argitara ematea, Kontseilu Nagusiaren funtzionamendu normala ahalbidetzeko, zeren eta berebiziko garrantzia baitu horrek organismo autonomoaren jarduera garatzeko.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren Egitura eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan agindutakoa kontuan hartuz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak izendatzea eta horien zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kideak:
Lehendakaria:
Titularra: Elena Perez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.
Ordezkoa: M.ª Victoria Portugal Llorente andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Lehendakariordea:
Titularra: Enrique Peiro Callizo jauna, Osasuneko sailburuordea.
Ordezkoa: Guillermo Herrero Alaña jauna, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.
Kontseilukideak:
– Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila ordezkatuz:
Titularra: M.ª Victoria Portugal Llorente andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Ordezkoa: Verónica Fernández Fernández andrea, Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.
Titularra: Jokin Diaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.
Ordezkoa: Laura Sáez López andrea, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako aholkularitza juridikoaren arduraduna.
Titularra: Iciar González Carrasco andrea, EAEko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.
Ordezkoa: Ana Belén Calvo Herrera andrea, Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.
– Osasun Saila ordezkatuz:
Titularra: Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck jauna. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea.
Ordezkoa: Francisco Borja Cirarda Larrea jauna, Osasunaren Sustapenaren arduraduna.
– Udalek eta foru-aldundiek esan beharrekoa entzun ondoren Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak:
Titularra: Cristina Bañales Atxirika andrea, Lan Harremanen zuzendaria.
Ordezkoa: Urko Malzarraga Berasategui jauna, Lan Harremanen Zuzendaritzako Prebentzio Zerbitzuaren arduraduna.
Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren aldetik:
Titularra: Iñaki Nubla Otaola jauna.
Ordezkoa: Sergio Achicallende Dondiz jauna.
– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren aldetik:
Titularra: Virginia Múgica Conde andrea.
Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.
Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.
Ordezkoa: Nerea Zamacola Garate andrea.
Titularra: Fernando Raposo Bande jauna.
Ordezkoa: Amaia López Iriondo andrea.
– Langileen aldetik:
ELA zentral sindikala ordezkatuz:
Titularra: Pello Igeregi Santamaria jauna.
Ordezkoa: Andoni Larralde Etxarte jauna.
Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.
Ordezkoa: Izaro Mujica Badiola andrea.
CCOO sindikatua ordezkatuz:
Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.
Ordezkoa: Begoña Blanco Santos andrea.
LAB sindikatua ordezkatuz:
Titularra: Inko Iriarte San Vicente jauna.
Ordezkoa: Ibon Zubiela Martin jauna.
UGT sindikatua ordezkatuz:
Titularra: Juan Carlos Cárdenas Bonelli jauna.
Ordezkoa: Amaia Calleja Irazu andrea.
Lourdes Iscar Reina andreak, zeina Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia baita, hitza izango du Kontseilu Nagusiaren bileretan, baina botorik ez.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek ondorioak izango ditu sinatzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS