
116. zk., 2025eko ekainaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2769
AGINDUA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinarazteko dena.
Euskararen Aholku Batzordeari buruzko uztailaren 28ko 99/2020 Dekretuak euskararen alorrean administrazioaren aholkulari den organo horren araubide juridikoa finkatzen du eta, besteak beste, horren osaera zehazten du.
Horrela, 99/2020 Dekretuaren hirugarren artikuluak Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) Batzorde Osoaren osaera arautzen du, eta laugarren artikuluak kideen izendapena arautzen du.
Dekretu horren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatzen ditu, Agindu baten bidez, Dekretuaren 3.1 artikuluko g), h), i) eta j) apartatuetan aipatzen diren kideak.
Horrela, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aipatu kideak izendatu ditu, 2025eko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez. Dekretuaren 3.1 artikuluko g), h), i) eta j) letretan aipatzen diren kideen kargualdia lau urtekoa izango da; kargualdia berritu egin daiteke. Kargualdia amaitutakoan, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta Euskararen Aholku Batzorde berria izendatzen den arte, baldin eta kargualdiaren amaiera kideak uzteko eskaera egin duelako gertatzen ez bada. Administrazioak, udalen elkarteek edo Legebiltzarrak edozein unetan kargutik kendu ahal izango dituzte g), h), i) eta j.1) letretako kideak.
Kontuan izanda orain arte beti jakinarazi dela Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren kideen zerrenda, eta izendapenak argitaratzea interes publikokoa dela, honen bitartez zera lortu nahi da: batetik, izendapen berriak jakinaraztea guztiek horien berri izan dezaten eta, bestetik, organo horretako Osokoaren kideen taldeari buruz orain arte egon den publizitate-batasunari eustea.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.
Hauek dira kideak:
– Lehendakaria: Imanol Pradales Gil, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
– Lehendakariordea: Ibone Bengoetxea Otaola, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
– Aitor Aldasoro Iturbe, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
– Lucia Torrealday Berrueco, Hezkuntza Politiketako sailburuordea.
– Leire Corrales Goti, IVAPeko zuzendaria.
– Iñaki Gurtubai Artetxe, Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatua; ordezkoa, Joseba Koldo Pérez de Heredia Arbígano.
– Leixuri Arrizabalaga Arruza, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua; ordezkoa, Isaac Amezaga Larrazabal.
– Garbiñe Mendizabal Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia.
– Erlantz Urresti Olasagaste, Euskal Udalen Elkarteko ordezkaria; ordezkoa, Maialen Gurrutxaga Uranga.
– Miren Segurola Larrañaga, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko ordezkaria.
– Andres Urrutia Badiola, euskaltzainburua.
Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:
– Alberto Barandiaran Amillano.
– Esteban Goti Bueno.
– Iván Igartua Ugarte.
– Sergitz Moreno Ríos.
– Olatz Peon Ormazabal.
Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik:
– Eneko Agirre Bengoa.
– Javier Arakama Urtiaga.
– Maïder Behoteguy.
– Itziar Laka Mugarza.
– Andrés Mazkiaran Arrieta.
– Jon Sarasua Maritxalar.
– Julia Shershneva Zastavnaia.
– Miriam Urkia González.
– Ana Urkiza Ibaibarriaga.
– Asier Villalibre Molina.
Euskararen Aholku Batzordearen idazkaria:
– Sonia Rodriguez Rodriguez, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS