Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2025eko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2767

15/2025 DEKRETUA, ekainaren 17koa, lehendakariarena, Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioaren Patronatua osatuko duten kideak izendatzeko dena.

Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernika-Lumoko Udalak osatzen dute. Fundazioaren helburu nagusia «Gernika 1937. Bakearen Museoa» zuzentzea, mantentzea, kontserbatzea eta sustatzea da. Museo horrek Gernika-Lumoko bonbardaketaren eta Gerra Zibilak eta gerraosteak Euskadin eragin zutenaren historia eta memoria sustatzeko eta zabaltzeko edukiak eta dokumentazioa bildu, gorde eta erakutsiko ditu. Era berean, museo horretan Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio-zentro bat egongo da.

Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioaren estatutuen 8.3 artikuluaren arabera, erakunde fundatzaileak Patronatuko kide izango dira, eta ordezkari hauek izango dituzte:

– Eusko Jaurlaritzako 3 ordezkari, lehendakariak izendatuak.

– Bizkaiko Foru Aldundiak izendatutako 3 pertsona.

– Gernika-Lumoko Udalak izendatutako 3 pertsona.

XIII. legegintzaldiaren hasiera zela eta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak proposatu zituen Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioaren Patronaturako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak, horretan zuten kargua zela eta, eta lehendakariak izendatu zituen urriaren 24ko 44/2024 Dekretuaren bidez.

Ondoren, Gobernu Kontseiluak kargutik kentzeko eta izendatzeko dekretu hauek eman ditu:

– Apirilaren 15eko 90/2025 Dekretuaren bidez, Alfredo Retortillo Paniagua Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea kargutik kendu zuten. Apirilaren 15eko 91/2025 Dekretuaren bidez, María Arritokieta Marañón Basarte izendatu zuten Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuorde.

– Maiatzaren 13ko 105/2025 Dekretuaren bidez, Jagoba Alvarez Ereño Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendaria kargutik kendu zuten. Maiatzaren 13ko 106/2025 Dekretuaren bidez, Ainhoa Zugasti Bilbao izendatu zuten Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendari.

Lehendakariari dagokio, beraz, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren Patronatuan Jaurlaritzak izango dituen ordezkari berriak izendatzea.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioan Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izango diren kide hauek izendatzea:

– María Arritokieta Marañón Basarte, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea.

– Ainhoa Zugasti Bilbao, Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendaria.

Bigarren artikulua.– Ondoriorik gabe uztea Gernika 1937. Bake Museoa Fundazioan Eusko Jaurlaritza ordezkatzen zuten kide hauen izendapena:

– Alfredo Retortillo Paniagua.

– Jagoba Alvarez Ereño.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko ekainaren 17an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala