Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2025eko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HONDARRIBIKO UDALA
2765

IRAGARKIA, administrazio orokorreko teknikariaren (hirigintza) plaza bat txanda ireki eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2025eko maiatzaren 26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (97. zenbakia) ondoko plazarako deialdia arautzeko oinarriak osorik argitaratu dira:

Administrazio orokorreko teknikariaren (hirigintza) plaza bat, txanda irekian, administrazio orokorreko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, lehiaketa-oposizio bidez.

Era berean, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorrak 2024ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (126. zenbakia) argitaratu dira.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Hondarribia, 2025eko ekainaren 9a.

Alkatea,

IGOR ENPARAN ARANETA.


Azterketa dokumentala