
116. zk., 2025eko ekainaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HONDARRIBIKO UDALA
2764
IRAGARKIA, Administrazio Orokorreko teknikariaren lanpostua (kontratazio-arduraduna) txanda ireki eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
2025eko maiatzaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (96. zenbakian), plaza honen deialdia arautzeko oinarriak osorik argitaratu dira:
Administrazio Orokorreko teknikariaren lanpostua (kontratazio-arduraduna), txanda irekian, Administrazio Orokorreko eskalan, azpieskala teknikoan, lehiaketa-oposizio bidez.
Era berean, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorrak 2024ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (126. zenbakia) argitaratu dira.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.
Hondarribia, 2025eko ekainaren 9a.
Alkatea,
IGOR ENPARAN ARANETA.
RSS