Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2756

IRAGARKIA, horren bidez zitatzen da ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko.

Emakiden arlo – Uraren Euskal Agentzia

Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.

Ezezaguna denez aprobetxamenduen titularrei jakinarazpena egiteko lekua, edo Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako zitazioa jakinarazten saiatu den arren, helburua lortu gabe Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 44. artikuluan aurreikusitakoa betez.

Beraz, Iragarki honen eranskinean zehaztutako interesdunak zitatzen dira. Iragarkian ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatze-bisita egiteko tokia ezartzen da; baita eguna eta ordua ere. Bertan, zuzenean edo behar bezala egiaztutako ordezkari bidez aurkeztu beharko dira.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Zuzendari nagusia.
PD (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala