Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2755

IRAGARKIA, Elgoibar udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2021-0010.

Eskatzailea: M.ª Jesús Iraeta Garitaonandia.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-06-03ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, M.ª Jesús Iraeta Garitaonandiari eman zaiola Elgoibar udalerriko (Gipuzkoa) Martabaso iturburutik, San Miguel auzoko Aiaska izeneko inguruan, 562,10 m3/urte ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida abeltzaintza-erabilerarako, 20 urteko eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala