
115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2754
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Urola ibaiaren deribazioko gehieneko emariaren 600 l/s-ko ur publikoen aprobetxamenduaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea, Androndegi errekastoaren hargune berri bat sartzeko eta gehieneko deribazio-emaria 1.100 l/s-ra igotzeko aprobetxamendu hidroelektrikorako (Errotaberri zentrala), Azkoitiko (Gipuzkoa) udal-mugartean, Astizubi SL enpresaren titulartasunpean.
Espedientearen kodea: MCA-G-2025-0005.
Eskatzailea: Astizubi SL.
Jardueraren kokapena: Azkoitia (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
Urola ibaia X = 553.334; Y = 4.777.891.
Androndegi errekastoa X=553.425; Y=4.778.280.
Uraren erabilera: aprobetxamendu hidroelektrikoa (Errotaberri zentrala).
Aldaketak: lehendik dagoen emakidaren ezaugarriak aldatzeko eskatzen da, Androndegi errekastoko hargune bat bertan sartzeko. Hargune hori aprobetxamenduaren hasieratik erabili zen, baina ez zen emakida-espedientean sartu. Era berean, deribazioaren gehieneko emaria 1100 l/s-ra arte handitzen da, titularrak eta URAk emari ekologikoak ituntzeko prozesuan lortutako akordioa betetzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatu epean interesdunek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan. Bertan espedientea eskura egongo da, interesa duen edonork azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.
Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS