
115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2753
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Santurtziko (Bizkaia) Etxe-Uli zabortegia berreskuratzeko eraikuntza-proiektua. Molino erreka desbideratzea» izeneko proiektua eta horren ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko ekainaren 4ko ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zaie «Santurtziko (Bizkaia) Etxe-Uli zabortegia berreskuratzeko eraikuntza-proiektua. Molino erreka desbideratzea» izeneko proiektuari eta horren ingurumen-inpaktuaren azterketari.
Proiektuaren xedea da gaur egun Etxe-Uli zabortegiaren azpitik igarotzen den Molino erreka desbideratzeko obrak egitea, estalduran ere lekuz aldatuta, 2.600 mm-ko diametroko hormigoizko hodi baten bidez, zabortegi horren itzaletik kanpoko eremu batera. Bestalde, Capetillo errekan ere esku hartzea aurreikusten da, bertara isurtzen baita Molino erreka, estaldura zeharkatu ondoren, bai gaur egun, bai etorkizunean. Esku-hartze hori beharrezkoa da, estaldura berriak egungo elkargunetik ibaian gora dagoen puntu batera husten baitu ura.
Bestalde, aurreko euri-uren sarera konektatutako ur beltzak Molino errekan amai ez daitezen, bi jarduketa aurreikusi dira udal-sarean. Azkenik, zenbait jarduketa jasotzen dira lehendik dagoen galerian. Galeria horrek zabortegiko lixibiatuak biltzen eta etorkizuneko HUA batera eramaten jarraituko du, BBUP Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren sarearekin konektatu aurretik tratatzeko; sare horren bidez, Galindoko HUAn amaituko dute.
Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar du, eta hori onartzeko eskumena duen organoa, organo substantibo gisa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia da.
Horretarako, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, SPRILUR sustatzaileak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkeztu ditu eta jendaurrean jartzen dira, hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki irizten diren alegazio guztiak aurkezteko.
Obren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa interesdunen eskura egongo dira Agentziaren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS