
115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2748
IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 9koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer fasetan dagoen 66/2025 prozedura arruntean (B-1 sekzioa) aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, epatuta geratzen dira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian pertsonatzeko aukera izan dezaten, 9 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Interesdunak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango du komunikatuaren eduki osoa ezagutzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.
RSS