
115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
2746
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 10ekoa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Elgoibarko geltokiko trenbidea modernizatzeko eraikuntza-proiektua» onartzen duena.
Proiektu honen xedea da trenbideko armamentua eta trenbide-plataformari lotutako elementuak berritzea, eta tartearen gainerakoan dagoen plataformaren gainerako armamentu eta elementu-tipologiarekin koherentea egitea.
Egikaritze materialaren aurrekontua bederatziehun eta hamabi mila berrehun eta hirurogeita lau euro eta hamalau zentimokoa (912.264,14 ) da.
Kontrata bidezko egikaritze-aurrekontua 1.085.594,33 eurokoa da, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta.
«Elgoibarko geltokiko trenbidea modernizatzeko eraikuntza-proiektuko» obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, milioi bat hirurehun eta hamahiru mila bostehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hamalau zentimokoa (1.313.569,14) da.
Lanen iraupena, guztira, sei (6) hilabetekoa izango da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132. artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez gauzatzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena ematen dute.
Organo honek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozen gainerakoak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
«Elgoibarko geltokiko trenbidea modernizatzeko eraikuntza-proiektua» onartzea. Proiektuaren helburua trenbideko armamentua eta trenbide-plataformari lotutako elementuak berritzea, eta tartearen gainerakoan dagoen plataformaren gainerako armamentu eta elementu-tipologiarekin koherentea egitea da, milioi bat hirurehun eta hamahiru mila bostehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hamalau zentimoko (1.313.569,14) lizitaziorako oinarrizko aurrekontuarekin, BEZa barne, eta obrak egiteko aurreikusitako sei (6) hilabeteko epearekin.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Mugikortasun Jasangarriaren Azpiegituren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jartzeko idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko diote.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Horren berri ematen da, guztiek jakin dezaten.
Bilbao, 2025eko ekainaren 10a.
Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS