Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2744

EBAZPENA, ekainaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko zuzendariarena. Horren bidez, 2025eko deialdiko «Beint» bekak ematen dira 1. fasean.

Beint nazioartekotze-bekak 2025 laguntza-programaren oinarri arautzaileek Beint programa arautzen dute.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko zuzendariaren 2025eko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez, 2025eko «Beint nazioartekotze-bekak» laguntza-programa arautzen duten oinarriak onartu eta argitaratzen dira, eta beketarako deialdia egiten da (2025eko martxoaren 6ko -osteguna- EHAA, 45. zk.).

Eskaerak aurkezteko 2025eko ekitaldiko deialdian ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du aipatutako oinarri arautzaileen 7. artikuluan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.

Hautapen-prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek egindako proposamena aintzat hartuta, eta aipatutako oinarri arautzaileen 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ebazpen honen 1. eta 2. eranskinetan adierazten diren pertsonak 1. faseko bekadun zein ordezko izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko. Ordezkoak erreserban geratuko dira 2025eko uztailaren 11ra arte egon daitezkeen bajak edo ukoak betetzeko. Baztertutako eskatzaileen zerrenda eta baztertzearen arrazoiak Ebazpen honen 3. eranskinean agertzen dira.

Bigarrena.- Onuradunek Beint nazioartekotze-bekak 2025 laguntza-programaren oinarri arautzaileetan ezarritakoa bete beharko dute.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke SPRIko Nazioartekotzeko zuzendariaren aurrean hilabeteko epearen barruan, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Bilboko administrazioarekiko-auzien epaitegietan bi hilabeteko epean; bi epeak ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira.

Bilbao, 2025eko ekainaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

NAGORE BONILLA GABARAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala