
115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2739
AGINDUA, 2025eko ekainaren 6koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez 2025eko ekitaldiari dagokion «Joxe Mari Korta» saria ebatzi behar duen epaimahaia izendatzen baita.
Kontuan hartuz Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoa (EHAA, 94. zk., 2025eko maiatzaren 21ekoa), «Joxe Mari Korta» saria arautu eta 2025eko deialdia egiten duena, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea, zeina kide hauez osatuta egongo den:
Batzordeburua:
Mikel Jauregi Letemendia, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua.
Departamentuaren ordezkariak:
1.– Andoitz Korta Zearreta, Industria Sustatzeko sailburuordea.
2.– Jaione Gainzarain Epelde, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
3.– Josu Bilbao Begoña, Ingurumeneko sailburuordea.
4.– Irantzu Allende Fernández de Eribe, Trantsizio Energetikoko sailburuordea.
Enpresaburuen ordezkariak:
1.– Eduardo Arechaga Cilleruelo, Confebask-eko zuzendari nagusia.
2.– Guillermo Buces Martínez, Cebek-eko lehendakaria.
3.– Juan Antonio Sánchez Corchero, Seako lehendakaria.
4.– Isabel Busto Pozuelo, Adegiko presidentea.
Ibai Korta Zearreta.
Idazkaria: Jon Arregi Saavedra, erakunde-harremanetako aholkularia.
Bertaratzeko ezintasuna egonez gero, beste pertsona bati eskuordetu ahal izango zaio espresuki.
Bigarrena.– Agintzea agindu hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako eta jende guztia jakitun egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 6a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS