
115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2738
14/2025 DEKRETUA, ekainaren 13koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitzen dio erakunde, antolakunde, entitate edo elkarteek Batzorderako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu beraren 7. artikuluak ezartzen du Batzordea osatzen duten pertsonen agintaldia lau urtekoa izango dela, kideak berriro hautatzeari kalterik egin gabe.
Legeak agintzen du, baita ere, Batzordean ordezkaritza duten erakunde, antolakunde, entitate eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak (CCOO) lehendakariaren irailaren 13ko 22/2023 Dekretuaren bidez izendatutako kide titular bat eta ordezko bat ordeztu ditu, eta haien ordezkaritzan izendapen berriak egitea erabaki du.
Horrenbestez, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Iñigo Garduño Cuevas jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak (CCOO) hautatu ondoren, Francisco Juan Osuna Matamoros jaunaren ordez aritzeko.
2. artikulua.– Altea Busto Alonso andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Langileen Batzordeen Konfederazio Sindikalak (CCOO) hautatu ondoren, Santiago Martínez Pérez jaunaren ordez aritzeko.
3. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko ekainaren 13an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS