Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2736

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adinekoen Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (kodea: 81.001) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 68. zenbakian (2025eko ekainaren 18koa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpena argitaratzen da. Horren bidez, Adinekoen Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (kodea: 81.001) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen da, baita deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen erregistro orokorrean (San Prudentzio kalea 30, 1., 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari kudeatzailea,

ERNESTO SÁINZ LANCHARES.


Azterketa dokumentala