
115. zk., 2025eko ekainaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2734
344/2025 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez errebokatzen baita Ander Arrieta Polo jaunari Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostuaren eginkizunak esleitu izana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
541/2024 Ebazpenaren bidez, Ander Arrieta Polo jauna Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Errebokatzea Ander Arrieta Polo jaunari Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitu izana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko ekainaren 3an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2025eko ekainaren 3a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.
RSS