Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2728

IRAGARKIA, enkante publikoaren bidezko besterentzea.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailean izapidetutako 2022EXP37023474, 2023EXP37006938 eta 2023EXP37006939 zenbakidun premiamendu-prozeduretan, Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendariak zordunei enbargatutako akzio eta partaidetza sozialen enkante publikoa egitea erabaki du. Horretarako, honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko da: 1/2021 Dekretuaren 97. eta 98. artikuluetan ezarritakoa (1/2021 Dekretua, urtarrilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onesten duena); 939/2005 Errege Dekretuaren 101. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoa (939/2005 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorra onesten duena), eta 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoa (1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onesten duena), baldintza hauen arabera.

1.– Estatuko aldizkari ofizialaren enkanteen atariaren bidez egiteko enkantearen prozedura elektronikoa.

Enkante-prozedura Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Diru-bilketa Exekutiboa organoaren aurrean gauzatuko da (recaudacion.dirubilketa@gtt.es), prozedura elektronikoa baliatuz, Estatuko Aldizkari Ofizialeko Enkanteen Atariaren bidez (https://subastas.boe.es/).

2.– Besterentzearen xede diren ondasunak. Sortak, enkante-tasa, gutxieneko eskaintza.

Hona hemen besterentzearen xede diren ondasunak, sortetan bilduta, haietako bakoitzerako enkante-tasa eta lizitaziorako gutxieneko eskaintza.

Lehenengo sorta.

Urko 2000, S.L. merkataritza-sozietatearen 10.000 partaidetza sozial -zehazki, 1etik 10.000ra (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak-, haietako bakoitza 6,01 euroko balio nominalarekin, guztiz onartuta eta ordainduta, Sozietatearen kapital sozialaren % 25 ordezkatzen dutela.

Urko 2000, S.L. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: B95036489; egoitza soziala: Lebario 14, Abadiño, Bizkaia), eta bere kapitala 40.000 partaidetza sozialetan banatuta dago, guztira 702.055,61 euro-ko balioarekin.

Sozietatearen administrazio-organoak emandako ziurtagiriaren arabera, bazkideen erregistro-liburuan ez da lehentasunezko kargarik edo zamarik ageri.

Enkante-tasaren zehaztapena.

Sorta osatzen duten ondasunen balorazioa: 175.513,90 euro.

Enkanterako tasa: 175.513,90 euro.

Enkanterako sortaren gutxieneko eskaintza: 17.551,39 euro.

Bigarren sorta.

Promociones Cesilur, S.L. merkataritza-sozietatearen 393.367 partaidetza sozial -zehazki, 1etik 274.561era (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak, 440.815etik 452.360ra (biak barne), 527.854tik 606.575era (biak barne), eta 680.630etik 709.077ra (biak barne)-, haietako bakoitza 6,01 euroko balio nominalarekin, guztiz onartuta eta ordainduta, Sozietatearen kapital sozialaren % 49,60 ordezkatzen dutela.

Promociones Cesilur, S.L, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: B20602280; egoitza soziala: Otalora hiribidea 22, 20600 Eibar -Gipuzkoa-), eta bere kapitala 793.041 partaidetza sozialetan banatuta dago, guztira 6.973.643,33 euroko kontabilitate-balio garbiarekin.

Sozietatearen administrazio-organoak emandako ziurtagiriaren arabera, bazkideen erregistro-liburuan ez da enbargatutako partaidetza sozialen gaineko lehentasunezko kargarik edo zamarik ageri.

Enkante-tasaren zehaztapena.

Sorta osatzen duten ondasunen balorazioa: 3.458.927,09 euro.

Enkanterako tasa: 3.458.927,09 euro.

Enkanterako sortaren gutxieneko eskaintza: 345.892,71 euro.

Hirugarren sorta.

Comercial Anayak, S.L. merkataritza-sozietatearen 58.134 partaidetza sozial -zehazki, 9.087tik 11.500era (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak, 28.908tik 32.500era (biak barne), 32.571tik 32.601era (biak barne), 56.301etik 66.350era (biak barne), 76.401etik 83.100era (biak barne), 96.501etik 98.304ra (biak barne), 116.141etik 132.171ra (biak barne), 176.367tik 178.136ra (biak barne) eta 207.836tik 223.576ra (biak barne)-, haietako bakoitza 6,01 euroko balio nominalarekin, guztiz onartuta eta ordainduta, Sozietatearen kapital sozialaren % 26 ordezkatzen dutela.

Comercial Anayak, S.L. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: B20039020; egoitza soziala: Otalora hiribidea 22, behea, Eibar -Gipuzkoa-), eta bere kapitala 223.576 partaidetza sozialetan banatuta dago, guztira 4.778.839,55 euroko kontabilitate-balio garbiarekin.

Sozietatearen administrazio-organoak emandako ziurtagiriaren arabera, bazkideen erregistro-liburuan ez da enbargatutako partaidetza sozialen gaineko lehentasunezko kargarik edo zamarik ageri.

Enkante-tasaren zehaztapena.

Sorta osatzen duten ondasunen balorazioa: 1.242.498,28 euro.

Enkanterako tasa: 1.242.498,28 euro.

Enkanterako sortaren gutxieneko eskaintza: 124.249,83 euro.

Laugarren sorta.

Inmobiliaria Suba, S.A. merkataritza-sozietatearen 10.500 akzio izendun -zehazki, 31.501etik 37.800era (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak, eta 42.001etik 46.200era (biak barne)-, haietako bakoitza 6,01 euroko balio nominalarekin, guztiz harpidetuta eta ordainduta, Sozietatearen kapital sozialaren % 16,67 ordezkatzen dutela.

Inmobiliaria Suba, S.A. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: A20096681; egoitza soziala: San Juan 11 bis. 20660 Eibar -Gipuzkoa-), eta bere kapitala 63.000 akzio izendunetan banatuta dago, guztira 3.147.783,26 euroko kontabilitate-balio garbiarekin.

Sozietatearen administrazio-organoak emandako ziurtagiriaren arabera, akzioen erregistro-liburuan ez da enbargatutako partaidetza sozialen gaineko lehentasunezko kargarik edo zamarik ageri.

Enkante-tasaren zehaztapena.

Sorta osatzen duten ondasunen balorazioa: 524.735,47 euro.

Enkanterako tasa: 524.735,47 euro.

Enkanterako sortaren gutxieneko eskaintza: 52.473,55 euro.

Bosgarren sorta.

Kondia Uno, S.L. merkataritza-sozietatearen 375 partaidetza sozial -zehazki, 1etik 250era (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak, eta 1.876tik 2.000ra (biak barne)-, haietako bakoitza 6,01 euroko balio nominalarekin, guztiz onartuta eta ordainduta, Sozietatearen kapital sozialaren % 7,50 ordezkatzen dutela.

Kondia Uno, S.L. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: B20331385; egoitza soziala: Otalora hiribidea 13, Eibar -Gipuzkoa-), eta bere kapitala 5.000 partaidetza sozialetan banatuta dago, guztira 799.070,08 euroko kontabilitate-balio garbiarekin.

Sozietatearen administrazio-organoak emandako ziurtagiriaren arabera, bazkideen erregistro-liburuan ez da enbargatutako partaidetza sozialen gaineko lehentasunezko kargarik edo zamarik ageri.

Enkante-tasaren zehaztapena.

Sorta osatzen duten ondasunen balorazioa: 59.930,26 euro.

Enkanterako tasa: 59.930,26 euro.

Enkanterako sortaren gutxieneko eskaintza: 5.993.03 euro.

Seigarren sorta.

Kirikiño, S.L. merkataritza-sozietatearen 2.410 partaidetza sozial -zehazki, 601etik 3.010era (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak-, haietako bakoitza 1,00 euroko balio nominalarekin, kapital sozialaren % 26,02 ordezkatzen dutela.

Kirikiño, S.L, Burgosko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: B20770558; egoitza soziala: Ibaialde Urbanizazioa 44, La Puebla de Arganzón -Burgos-), eta bere kapitala 9.260 partaidetza sozialetan banatuta dago, guztira 864.035,14 euroko kontabilitate-balio garbiarekin.

Sozietatearen administrazio-organoak emandako ziurtagiriaren arabera, bazkideen erregistro-liburuan ez da enbargatutako partaidetza sozialen gaineko lehentasunezko kargarik edo zamarik ageri.

Enkante-tasaren zehaztapena.

Sorta osatzen duten ondasunen balorazioa: 224.821,94 euro.

Enkanterako tasa: 224.821,94 euro.

Enkanterako sortaren gutxieneko eskaintza: 22.482,19 euro.

Zazpigarren sorta.

Ibargest, S.L. eta Batkarte, S.L. merkataritza-sozietateen partaidetza sozial guztiak hartzen ditu barnean, xehetasun hauen arabera.

I) Ibargest, S.L. merkataritza-sozietatearen 400 partaidetza sozial -zehazki, 1etik 400era (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak-, haietako bakoitza 10,0 euroko balio nominalarekin, guztiz onartuta eta ordainduta, Sozietatearen kapital sozialaren % 100 ordezkatzen dutela.

Ibargest, S.L. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: B20849493; egoitza soziala: Itsasargiko pasealekua 61, 2. 20008 Donostia / San Sebastián -Gipuzkoa-), eta bere kapitala 400 partaidetza sozialetan banatuta dago, guztira 900.676,03 euroko kontabilitate-balio garbiarekin.

Partaidetza sozial horien balorazioa: 900.676,03 euro.

II) Batkarte, S.L. merkataritza-sozietatearen 251.270 partaidetza sozial -zehazki, 1etik 251.270era (biak barne) hurrenez hurren zenbakitutakoak-, haietako bakoitza 1,00 euroko balio nominalarekin, guztiz onartuta eta ordainduta, Sozietatearen kapital sozialaren % 100 ordezkatzen dutela.

Batkarte, S.L. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (IFK: B20875134; egoitza soziala: Itsasargiko pasealekua 61, 2-B. 20008 Donostia / San Sebastián -Gipuzkoa-), eta bere kapitala 251.270 partaidetza sozialetan banatuta dago, guztira 2.621.559,16 euroko kontabilitate-balio garbiarekin.

Partaidetza sozial horien balorazioa: 2.621.559,16 euro.

Kargak.

Sozietateen administrazio-organoak emandako ziurtagiriaren arabera, bazkideen erregistro-liburuan Ibargest, S.L, eta Batkarte, S.L. merkataritza-sozietateen enbargatutako partaidetza sozial guztiak kreditu-kontratu baten berme gisa pignoratuta daude; kreditu hori Comercial Anayak, S.L. sozietateak eman zuen eta Donostiako Fermín Lizarazu Aramayo notarioaren aurrean eratu zen, 2023ko otsailaren 16an egiletsitako eskritura publikoaren bidez, 1562 protokolo-zenbakiarekin. Hartzekodunak 2024ko azaroaren 28an jakinarazi zuenez, printzipalaren kontzeptuan ordaintzeke dagoen saldoa 1.220.000,00 eurokoa da. Karga eta zama horiek mantendu egingo dira, eta, azkentzen direnean ere, ezingo da erremate-prezioa aplikatu.

Enkante-tasaren zehaztapena.

Sorta osatzen duten ondasunen balorazioa: 3.522.235,19 euro.

Kentzeko, aurreko kargak: 1.220.000,00 euro.

Enkantearen tasa: 2.302.235,19 euro.

Enkanterako sortaren gutxieneko eskaintza: 230.223,52 euro.

3.– Besterentzearen xede diren ondasunen jabari-tituluak.

Besterendu beharreko ondasunei dagozkien tituluak Eusko Jaurlaritzako diru-bilketarako bulego honetako lokaletan aztertu ahal izango dituzte interesa dutenek: San Pedro plaza 2, behea 48014 Bilbao.– Bizkaia helbidean, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera; 94 475 94 97 telefonoa.

Lizitatzaileek ondasunen jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, eta ez dute eskubiderik izango espedientean daudenez bestelako batzuk exijitzeko. Era berean, Diru-bilketarako organo honek eta organismo hartzekodunak dagokion notarioaren aurrean adjudikazio-eskritura ofizioz egilesteko betebeharra baino ez dute izango, ordainketa-betebeharraren ordez.

4.– Eskualdaketaren gastuak.

Enkante-tasan ez dira sartzen ondasun horien eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak. Eskualdaketaren ondoriozko gastu eta zerga guztiak adjudikaziodunaren kontura izango dira.

5.– Lizitatzaileak.

Enkantean parte hartu nahi duten interesdunek sistemaren erabiltzaile gisa alta emanda egon beharko dute, eta enkantean sartuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialak identitatea egiaztatzeko onarturiko bitarteko elektronikoetako baten bidez, lizitatzaileen identifikazioa erabat bermatuta egon dadin. Enkanteen Atarian egin ahal izango da alta, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak onartutako identifikazio-bitarteko elektroniko bat erabiliz.

Eskaintzak elektronikoki aurkeztuko dira Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian.

Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du enkantean lizitatzaile gisa, betiere horretarako legezko eragozpenik edo murrizketarik ez badu, eta behar bezala identifikatzen bada. Nolanahi ere, honako hauek ezin izango dute lizitatzaile gisa parte hartu: diru-bilketarako organo eskudunari atxikitako langileek, tasatzaileek, ondasunen gordailuzainek eta premiamendu-prozeduran zuzenean inplikatuta dauden funtzionarioek.

6.– Zorra ordainduz gero enkantea etetea.

Enkantea salmenta-eskritura publikoa egiletsi aurreko edozein unetan eten ahal izango da, baldin eta zorraren printzipalak, errekarguak, interesek eta prozeduraren kostuek osatutako zorpeko guztiak ordaintzen badira.

7.– Lizitatzeko gordailua eta tarteen zenbatekoa.

Lizitatzaile orok, lizitatzaile modura onartua izateko, ondasun edo sorta bakoitzerako zehaztutako enkante-tasaren 100eko 5eko gordailua eratu beharko du enkantea egin aurretik. Gordailua telematikoki eratu beharko da, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren enkanteen atarian zehaztutako baldintzen arabera.

Adjudikaziodunek ez badute errematearen prezioa ordaintzen, gordailu hori zorra kitatzeko baliatuko da, hargatik eragotzi gabe erremate-prezioa ez ordaintzeak eragindako kalteengatik izan ditzaketen erantzukizunak.

Eskaintza egitean, eratutako gordailua erreserbatzeko aukera egongo da, enkanteko eskaintzaile onenak adjudikazioaren gainerako prezioa ondore horietarako emandako epean ordaintzeko betebeharra betetzen ez duen kasurako. Nolanahi ere, lizitatzaileak une horretara arte handiena den eskaintza baino txikiagoa edo berdina den eskaintza egiten duenean, gordailua erreserbatuta geratuko da automatikoki.

Eskaintzak aurkezteko epea amaitutakoan, eskaintzarik onena egin duen lizitatzaileari dagozkion zenbateko gordailutuak erreserbatuta geratuko dira, adjudikazio-prezioaren gainerakoa ordaintzeko betebeharra betetzeko berme gisa, bai eta eskaintza egitean haien gordailua borondatez erreserbatuta uzten duten lizitatzaileena ere, eskaintzailerik onenak betebehar hori betetzen ez duen kasurako edo ordura arte eskaintzarik handiena izan denaren berdina edo txikiagoa den eskaintza egiten duten kasurako. Erreserbatuta geratu diren zenbateko gordailutuak eskaintzaile onenak bere betebeharra betetakoan egongo dira erabilgarri. Erreserbatu gabeko gainerako zenbateko gordailutuak automatikoki itzuliko ditu Enkanteen Atariak, eskaintza-aldia amaitu ondoren.

Lizitazio-tarteen zenbatekoa honako eskala hauetara egokitu beharko da.

– 6.000 euro baino gutxiagoko enkante-tasetarako, 100 euro.

– 6.000 eurotik 30.000 eurora arteko enkante-tasetarako, 300 euro.

– 30.000 eurotik 150.000 eurora arteko enkante-tasetarako, 600 euro.

– 150.000 euro baino gehiagoko enkante-tasetarako, 1.000 euro.

8.– Enkantearen hasiera, garapena eta itxiera.

Administrazioak beretzat gordetzen du enkantea edozein unetan aldatzeko edo ezerezteko eskubidea, enkantea amaituta ez dagoen bitartean.

Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez 24 ordu igarotakoan irekiko da enkantea, eta, ireki ondoren, eskaintza elektronikoak soilik egin ahal izango dira, hurrengo 20 egun naturaleko epean.

Eskaintzak elektronikoki bidaliko dira Eskaintzen Atarira, komunikazio-sistema seguruen bidez, eta atari horrek zigilu elektronikoarekin bermatutako hartu-agiri tekniko bat itzuliko du, eskaintza jaso den une zehatza eta haren zenbatekoa zehazten dituela. Une horretan, eskaintza elektronikoki argitaratuko da, eta bere eskaintza gaindituta ikusi duen eskaintzaileari horren ohartarazpena egingo dio sistemak.

Egindako eskaintzarik altuenak baino zenbateko handiagoa, berdina edo txikiagoa duten eskaintzak onartu ahal izango dira, eta berme gisa erreserbatu ahal izango dira, eskaintzarik altuena egin duen lizitatzaileak erremate-prezioa ordaintzeko betebeharra betetzen ez duen kasurako. Zenbateko bereko eskaintzarik egonez gero, lehenengo aurkeztutakoa lehenetsiko da.

Enkantearen xede diren ondasunak arestian zehaztutakoak dira, eta ez da onartuko lizitaziorako gutxieneko eskaintza baino beheragoko eskaintzarik. Ondoz ondoko eskaintzak adierazitako tarteetara egokitu beharko dira.

Enkantea ez da itxiko, harik eta azken eskaintza egin denetik ordubete igarotzen den arte, nahiz eta, horretarako, hasieran ezarritako epea luzatu behar izan, betiere gehienez 24 ordu.

9.– Adjudikaziorako arauak.

Eskaintzak aurkezteko fasea amaitutakoan, Enkante-mahaia gehienez 15 egun naturaleko epean bilduko da, eta honako arau hauen arabera adjudikatuko ditu ondasunak edo sortak.

a) Aurkeztutako eskaintzarik onena ondasunaren enkante-tasaren ehuneko 50ekoa edo handiagoa bada, Mahaiak eskaintza hori aurkeztu duen lizitatzaileari adjudikatuko dio ondasuna edo sorta.

b) Aurkeztutako eskaintzarik onena ondasunaren enkante-tasaren ehuneko 50 baino txikiagoa denean, Mahaiak, interes publikoa aintzat hartuta eta gutxieneko adjudikazio-preziorik egon gabe, eskaintza nahikoa den erabakiko du, eta ondasuna edo sorta adjudikatzea edota enkantea adjudikatu gabe uztea ebatziko du.

c) Baldin eta zordun berarentzat hainbat ondasun aldi berean enkantean jartzea erabaki bada, eta eskaintza elektronikoak egiteko epea amaitutakoan ikusten bada, eskainitako zenbatekoak aintzat hartuta, erreklamatutako zorra osorik estaltzeko ez dela beharrezkoa ondasun guztiak adjudikatzea, Mahaiak erabili beharreko adjudikazio-ordena Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan jasotako arauen arabera zehaztuko da.

d) Dagokion erabakia hartu ondoren, enkantea amaitutzat joko da, eta Mahaiaren idazkariak akta egingo du.

e) Aurreko apartatuen arabera adjudikazioduna izendatu ondoren, merkataritza-legeriak lehentasunezko eskuratze-eskubidea aitortzen du gainerako bazkideen alde, eta, halakorik ezean -eta soilik estatutuetan lehentasunezko eskuratze-eskubidea ezartzen den kasuetarako-, sozietatearen alde, errematatzailearen aurrean. Halakoetan, adjudikazioaren baldintzak aldez aurretik jakinarazi beharko dira, eta interesdun horiei adjudikazioaren berri eman beharko zaie. Mahaiak erabakitako adjudikazioa etenda geratuko da, interesdunek eskuratze-eskubidea egikaritzeko aplikatu beharreko legeriaren arabera daukaten epean.

f) Era berean, gordailu-erreserba duten beste eskaintza batzuk egonez gero, Mahaiak erabaki ahal izango du gordailua erreserbatu dutenen artean eskaintzarik altuena egin duen lizitatzaileari adjudikatzea, aurreko adjudikazio-arauen arabera.

10.– Adjudikazioa jakinaraztea. Errematea ordaintzeko epea. Salmenta formalizatzea.

Adjudikaziodunari adjudikazioa jakinaraziko zaio, eta eskatuko zaio jakinarazpena egin eta hurrengo 15 egunen barruan ordaindu dezala adjudikazioaren guztizko prezioaren eta gordailuaren zenbatekoaren arteko aldea. Era berean, ohartaraziko zaio ezen, ordainketa epe horretan egiten ez badu, galdu egingo duela gordailuaren zenbatekoa, eta zenbateko hori prozeduraren xede diren zorrak kitatzeko aplikatuko dela, hargatik eragotzi gabe adjudikaziodunak erremate-prezioa ez ordaintzean Administrazioari eragindako kalteengatik izan ditzakeen erantzukizunak.

Adjudikazioa jakinarazi ondoren, adjudikaziodunak salmentaren eskritura publikoa egilesteko eskatu ahal izango dio espresuki Enkante-mahaiari, adjudikazioaren jakinarazpena egin denetik 5 eguneko epean, eta epe horretan ondasunaren erremate-prezioaren ehuneko 5aren diru-sarrera gehigarria egin beharko du.

Adjudikaziodunak ez badu eskritura publikoa egilesteko eskatzen, 15 eguneko epean errematea ordaindu ondoren ondasunen adjudikazio-aktaren ziurtagiria emango zaio, zeina salmenta-dokumentu publikoa izango den ondore guztietarako. Bertan jasoko da dagokion Merkataritza-bazkideen Erregistro Liburuan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean egindako prebentziozko idatzoharra azkenduta geratuko dela.

11.– Enkantea hutsik geratzea. Ente hartzekodunari adjudikatzea.

Ondasun edo eskubide batzuk adjudikatu gabe geratzen badira, organo eskudunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari adjudikatzeko izapidea hasiko du, estali gabeko zorrak ordaintzeko, Tributuen Lege Orokorraren 172.2 artikuluaren eta Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorraren 109.1 artikuluaren arabera. Baldin eta besterentze-prozedurak eta, hala badagokio, Ogasun publiko autonomikoari adjudikatzeko prozedura amaitutakoan, eskubide edo ondasun batzuk adjudikatu gabe geratuko balira, horiek beste besterentze-prozedura batzuen xede izan ahalko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.


Azterketa dokumentala