
114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (681 KB - 35 orri.)
- EPUB (2647 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2727
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 2koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, 2025erako mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena (Moves III Programa), eta Moves III deialdian 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erregistratutako laguntza-eskaerak Moves III-2025 deialdira lekualdatzea erabakitzen duena.
I.– EEE, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak bere gain hartzen ditu energia-aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jarduketak, betiere EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.
Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian jasotako helburuak betetzeko. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira zenbait laguntza-programa, izan ere, programa horien bidez energia-efizientzia eta energia-berriztagarrien aprobetxamendua sustatu nahi baita jarduera-sektore guztietan.
II.– 2025eko apirilaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 79. zenbakian argitaratuz, mugikortasun elektrikoari lotutako 2025erako pizgarri-programak (Moves III) ezartzen dituen 3/2025 Errege Lege Dekretuak mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarriak emateko 2025erako oinarri arautzaileak ezartzen ditu.
3/2025 Errege Dekretu Legearen helburua mugikortasun elektrikorako bi pizgarri-programa onartzea da, honako hauetan gauzatuz:
a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea.
b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea.
3/2025 Errege Lege Dekretuaren 1. eta 5. artikuluetan xedatutakoaren arabera, programa apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren arabera gauzatzen da, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programak (Moves III) egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duena (aurrerantzean 266/2021 ED), salbu eta SEEPari lotutako burutzapen-epeei, bai eta kudeaketa eta kontroleko berariazko betebeharrei dagokionez ere.
266/2021 Errege Dekretuaren 6. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoa betez, EEEko zuzendari nagusiak Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuari (EDAI/IDAE) formalki jakinarazi zion Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza espresuki eta argi eta garbi onartzen zuela, Moves III-2025 programari dagokionez, 18.718.371 euroko kopurura iristen dena.
Horren ondorioz, laguntza-programa hau diseinatu da garraio-sektorearen deskarbonizazioa sustatzen laguntzeko helburu nagusiarekin, mugikortasunaren elektrifikazioa sustatuz 2021-2030 Energia eta Klima Plan Nazional Integratuan ezarritako helburuak betetzeko, EAEko lurraldean ibilgailu elektrikoen erosketa eta kargatze-azpiegitura egokia ahalbidetuz.
III.– 2021eko uztailaren 14ko EHAAn argitaratu zen «Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III Programa)», zeina bere aldetik 266/2021 EDan txertatzen zen. 9/2024 Dekretu Legeak, abenduaren 23koak, zeinaren bidez arlo ekonomikoko, zergako, garraioko, eta Gizarte Segurantzaren arloko premiazko neurriak hartzen baitira, eta neurri jakin batzuk luzatzen baitira gizarte-kalteberatasuneko egoerei aurre egiteko, BOEren 309 zenbakian argitaratua, 2024ko abenduaren 24an (aurrerantzean «9/2024 Errege Lege Dekretua»), 266/2021 EDaren edukia aldatu zuen, laguntza-programaren indarraldia luzatuz, hasiera batean 2024ko abenduaren 31n iraungitzen baitzen. Horrek zera ahalbidetu zuen, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera laguntza-eskaerak erregistratzen jarraitzea.
Hala eta guztiz ere, 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpenak, zeinaren bidez abenduaren 23ko 9/2024 Errege Lege Dekretuaren indargabetze-erabakia argitaratzea agintzen baita, zeinaren bidez arlo ekonomikoko, zergako, garraioko, eta Gizarte Segurantzaren arloko premiazko neurriak hartzen baitira, eta neurri jakin batzuk luzatzen baitira gizarte-kalteberatasuneko egoerei aurre egiteko, 2025eko urtarrilaren 23ko BOEren (20. zenbakia) argitaratua, (aurrerantzean, «Diputatuen Kongresuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpena»), 9/2024 Errege Dekretu Legea indargabetu zuen.
Moves III-2025 programa txertatzen den 3/2025 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluak zera xedatzen du, «jarduketa diruz lagungarriak apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitakoak dira. Barne hartuta geratzen dira 2025eko urtarrilaren 1etik errege lege-dekretu hau indarrean jarri arteko aldian hasitako jarduketak, baliozkotzat hartuz 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako eskaerak». Horretarako gaitutako bidearen bitartez atzera egin gabeko 310 laguntza-eskaera aurkeztu direlarik 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urtarrilaren 23 bitartean, Moves III deialdian laguntza-eskaerak erregistratzeko aukera operatibo egon zen aldian, 3/2025 Errege Lege Dekretuan ezarritakoaren indarrez Moves III-2025 programaren esparruan lekualdatzea eta ebaztea dagokio.
Azaldutako guztia dela-eta, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EEEko organo errektoreen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoa betez, 2025erako mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programari dagozkion deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea (Moves III-2025 Programa), zeinaren edukia ebazpen honi lotu zaion eranskin gisa.
Bigarrena.– Moves III Programaren deialdian 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erregistratutako laguntza-eskaerak Moves III-2025 deialdira lekualdatzea erabakitzea.
Hirugarrena.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluari jarraikiz, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programari (Moves III-2025 Programa) dagozkion oinarri arautzaileen onespen-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzeari ekitea, eta Moves III Programaren deialdian 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erregistratutako laguntza-eskaerak Moves III-2025 deialdira lekualdatzea erabakitzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2025eko ekainaren 2a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS