Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2725

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko den 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenaren hutsen zuzenketa argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez (2014ko martxoaren 18ko EHAA), eguneratuta argitaratu ziren Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrenda eta unibertsitate honetako behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Egun jakin batean indarrean dauden lanpostuen zerrendak etengabe eguneratu behar dira, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetutako aldaketekin. Aldaketa horiek aldeko ebazpena izan dute, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera.

Ondorioz, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2025eko maiatzaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta Errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko den 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenaren hutsen zuzenketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda horiek ebazpen honen eranskin gisa jasotzen dira.

Bigarrena.– Aipatutako zuzenketek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak, eta interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.kontatzen hasita.

Leioa, 2025eko maiatzaren 28a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala