
114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 3 orri.)
- EPUB (155 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2721
AGINDUA, 2025eko ekainaren 4koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko otsailaren 18ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebazten dituena, zeinaren bidez onartzen baitira 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako 2025eko dirulaguntza-deialdiaren oinarriak, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP).
AURREKARIAK
1.– 2025eko martxoaren 13an, EHAA-n argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 18ko Agindua. Agindu horrek onartzen ditu 20.000 biztanletik beherako udalerrietan jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko eta mantentzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzera eta hobetzera bideratutako 2025eko dirulaguntza-deialdiaren oinarriak, Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (SEEP).
2.– 2025eko otsailaren 18ko Aginduaren 14. artikuluak ezartzen du dirulaguntzak emateko aginduaren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen eskatzaileei ebazpena banan-banan jakinaraztea.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, I. eranskinean, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 18ko Aginduaren dirulaguntzen onuradunen zerrenda.
Bigarrena.– II. eranskinean adierazitako eskaerak ez onartzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesatu guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS