
114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2717
AGINDUA, 2025eko ekainaren 12koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 28ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2025eko martxoaren 28ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 188) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS