Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2716

AGINDUA, 2025eko ekainaren 12koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2025eko martxoaren 20ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 85) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 12a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala