Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2715

1275/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Nagore Olariaga Fernández andrea zuzendariorde medikoaren (Arreta Integratuaren Zuzendaritza) kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bilbo-Basurtuko ESIan.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen otsailaren 6ko 309/2023 Ebazpenaren bidez, Nagore Olariaga Fernández andrea zuzendariorde mediko (Arreta Integratuaren Zuzendaritza) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuen 100/2018 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Nagore Olariaga Fernández andrea zuzendariorde medikoaren (Arreta Integratuaren Zuzendaritza) kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko ekainaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Bilbo-Basurtuko ESIko Langileen Zuzendaritzari eta Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko ekainaren 5a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala