Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2714

381/2025 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Patxi Gil López jauna aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Bilboko Eskualdeko zerbitzu sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 14ko 15/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bilboko Eskualdeko zerbitzu sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko otsailaren 6ko EHAA, 25. zk. eta 2025eko otsailaren 12ko BOE, 37. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Patxi Gil López jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Bilboko Eskualdeko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Patxi Gil López jauna Bilboko Eskualdeko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko ekainaren 2a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko maiatzaren 30a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala