Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2025eko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2713

AGINDUA, 2025eko ekainaren 13koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.

Aztertu da jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko hasitako espedientea, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu baitzen (2025eko maiatzaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amalia María de Lourdes Machimbarrena Irazusta andrea izendatzea Bizkaia II Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistrorako (Íñigo Basurto Solagurenbeascoa jauna lekuz aldatu delako, 2025eko martxoaren 21eko Ebazpenarekin bat etorriz).

Bigarrena.– María del Rosario García Jiménez andrea izendatzea Tolosako 1. Erregistrorako (Germán Gómez Gacto jauna lekuz aldatu delako, 2025eko martxoaren 19ko Foru Dekretuarekin bat etorriz).

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 13a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala