
113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2711
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aia udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Salluta errekako ur-aprobetxamenduaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea, hartunearen kokalekua aldatzeagatik.
– Espedientea: MCA-G-2023-0007.
– Eskatzailea: Miren Olaizola Picabea.
– Hartunearen kokapena: Aia (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 567.121; Y: 4.785.008.
– Eskatutako urteko bolumena: 33 m3 urtean.
– Uraren erabilera: ureztatzea eta tresneria garbitzea.
– Aldaketak: aldaketaren helburua errekan gora hartune-puntua aldatzea da, urak grabitate bidez bideratu ahal izateko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.
Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS