Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2710

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Hermanos Meabe ondasun-erkidegoak egindako eskariaren espedientea. Aipatu ondasun-erkidegoak urtean 8.533 m3-ko ur-emakida eskatu du, lurpeko ur-publikotik, zehazki Derio udalerriko (Bizkaia) San Isidro auzoko 4. poligonoko 66. lurzatian dagoen Meabe putzutik, ureztatzeko.

Espedientearen kodea: A-B-2024-0022.

Eskatzailea: Hermanos Meabe OE.

Hartunearen kokapena: Derio (Bizkaia).

Bilketa-puntua (koordenadak UTM (ETRS89)):

X = 509.121; Y = 4.794.416

Eskatutako urteko bolumena: 8.533 m3 urtean.

Uraren erabilera: Ureztatzea.

Aprobetxamenduaren deskribapena: putzutik hartutako urak, 42 m-ko sakonerakoak eta 110 mm-ko diametrokoak, 70 m3-ko depositu bateraino bideratzen dira. Depositutik ureztatze-burura 63 mm-ko hodi batek bideratzen du ura; burutik berotegi bakoitzeko aurrealdera eta aire zabaleko baratze-eremuetatik 63 mm-ko hodietakoak dira hodiak; berotegien aurrealdetik eta aire zabaleko baratze-eremuetatik aspertsoreetara eta tanta-jarioetara bideratzen da 32 mm-ko hodi baten bidez.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamendu-arloko arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala