
113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2709
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 301/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 Epaitegian, Óscar Pérez Peredak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 301/2024 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Administrazio Kontseiluaren 2024ko maiatzaren 17ko Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 564/2024 Ebazpena, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez argitaratu baitziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena, ofiziala kategorian eta garraio sanitarioaren gidaria lanpostu funtzionalean, 2018-2019ko EPEan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS