Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2702

IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Barrundia, Donemiliaga eta Aguraingo udal-mugarteetan (Araba) «Elgea TAtik (3204)» «Arrikruz (901354600)» banaketa- eta maniobra-zentro berriraino 30 kV-ko linearen aireko eta lurpeko lotura berria» izeneko proiektua nahitaez desjabetzeko espedientean (01-AT-Y-2022-67 espedientea) sartuta dauden lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazpena egiteko, ezin izan baitzaie banakako jakinarazpena egin okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzara ager daitezen.

Ezin izan zaienez jakinarazpena zuzenean egin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da «Barrundia, Donemiliaga eta Aguraingo udal-mugarteetan (Araba) «Elgea TAtik (3204)» «Arrikruz (901354600)» banaketa- eta maniobra-zentro berriraino 30 kV-ko linearen aireko eta lurpeko lotura berria» izeneko proiektuak ukitzen dituen lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazteko okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzari lotutako zitazio-zedula, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2023ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez deklaratu zen proiektua onura publikokoa zela (2023ko uztailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 128. zk.).

Aktak 2025eko uztailaren 2an egingo dira, 12:00etatik aurrera, Aguraingo udaletxean.

Interesdun guztiak eta ukitutako ondasunen gaineko eskubide edo interesen baten titularrak diren pertsonak zuzenean agertu behar dira, edo behar den baimena duen ordezkariaren bidez; titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo bestelakoak), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere, eta haiekin agertu ahal izango dira finkaren errentaria (halakorik balego) eta peritu edo notario bat, egokitzat joz gero.

Desjabetzeko espedientean, «I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU» enpresa izango da onuraduna.

Interesdunek Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango dute espedientea (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.

ERANSKINA
AURKITU EZ DIREN TITULARREN ZERRENDA
«Barrundia, Donemiliaga eta Aguraingo udal-mugarteetan (Araba) «Elgea TAtik (3204)» «Arrikruz (901354600)» banaketa- eta maniobra-zentro berriraino 30 kV-ko linearen aireko eta lurpeko lotura berria».
Okupatu aurretiko aktak egitea.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala