Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2700

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. Sekzioan jarraitutako 306/2025 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzen baitira.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira bidaltzea honako prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

306/2025 prozedura arrunta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko azaroaren 11ko Aginduen aurka jarritakoa. Agindu horien bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da irispide libreko sistemaren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, sarrerako kategorian, eta Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalan, sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Sekzioan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

LORETO OSA OCÓN.


Azterketa dokumentala