
113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2696
AGINDUA, 2025eko ekainaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, unitateak gehitzeagatik.
Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Lauaxeta Sociedad Cooperativa» erakundeak Haur Hezkuntzako 1. zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bat gehitzeko baimena ematea.
Horrela, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 014494 (EAE) eta 48008653 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP)
Izen espezifikoa: «Lauaxeta Ikastola».
Titularra: «Lauaxeta Sociedad Cooperativa».
Helbidea: San Miguel auzoa 31.
Udalerria: Amorebieta-Etxano.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 5 unitate.
• Unitate 1 urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzat; 13 ikaspostuko edukierakoa.
• 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.
– Batxilergoa: «Zientziak eta teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak: 10 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS