
113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (905 KB - 33 orri.)
- EPUB (2119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2693
HUTS-ZUZENKETA, Dekretu honena: 109/2025 Dekretua, maiatzaren 27koa, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa» zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2025erako aurrekontuak onartzen dituena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Horrelako hutsak atzeman dira, 109/2025 Dekretuan, maiatzaren 27koa, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa» zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2025erako aurrekontuak onartzen dituena. Horren artikulu bakarrean aipatzen den eranskina ez da argitaratu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2025eko ekainaren 11koa, 109. zk,). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
RSS