
113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2691
56/2025 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Teresa Sánchez Pérez de Albéniz andrea Lezako Ospitaleko 2. solairuko gainbegirale izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.
Apirilaren 29ko 35/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIko Lezako Ospitaleko 2. solairuko gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Teresa Sánchez Pérez de Albéniz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Lezako Ospitaleko 2. solairuko gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Teresa Sánchez Pérez de Albéniz andrea Lezako Ospitaleko Ospitalizazioko 2. solairuko gainbegirale izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Errioxako ESIko Giza Baliabideen Sailari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Laguardia, 2025eko ekainaren 6a.
Arabako Errioxako ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS RUIZ DE VERGARA LAORDEN.
RSS