Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2689

885/2025 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Estibaliz Melero Alonso andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Bloke Kirurgikoko ondoko izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Urtarrilaren 30eko 212/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendaritzako Bloke Kirurgikoko ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Estibaliz Melero Alonso andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Erizaintzako Zuzendaritzako Bloke Kirurgikoko ondoko izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Estibaliz Melero Alonso andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Bloke Kirurgikoko ondoko izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala