Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2688

781/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez betearazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salaren 3. Atalak 2024ko azaroaren 12an emandako epaia, horren bitartez baiesten baita María Concepción Cadiñanos García andreak jarritako errekurtsoa Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 Epaitegiak 2024ko otsailaren 5ean emandako 180/2023 epaiaren aurka. 180/2023 epaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 22ko Erabakiaren aurkako errekurtsoa ebatzi zuen, erabaki horrek ezesten baitzuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1278/2022 ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, zeinaren bidez argitaratu baitziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan eskainitako destinoak Lan Osasuneko erizaina kategorian.

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 262/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko erizaina kategorian (2021eko martxoaren 9ko EHAA, 49. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 133/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko apirilaren 15eko EHAA, 73. zk.), argitaratu egin zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko erizaina kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 7ko 344/2022 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin ziren 2021eko apirileko zikloko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko erizaina kategorian, eta deialdiko destinoen behin-behineko esleipena egin zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1278/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 5eko EHAA, 170. zk.), argitaratu egin ziren 2021eko apirileko zikloko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko erizaina kategorian, eta deialdiko destinoen behin betiko esleipena egin zen.

Ebazpen honen I. eranskinean Cadiñanos García andrea agertzen da onartutakoen zerrendan, eta 36,2921 puntu eman zitzaizkion merezimendu guztiak batuta. Destinoen behin betiko esleipena jasotzen duen III. eranskinean, Cadiñanos García andrea ez da esleipendunen artean agertzen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1278/2022 Ebazpenaren aurka, Cadiñanos García andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, zeina ezetsi egin baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 22ko Erabakiaren bidez.

Ezespen-erabakiaren aurka, errekurtsogileak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiari bidali zitzaion, 77/2023 auto-zenbakiarekin identifikatuta. Bertan, 180/2023 Epaia eman zen, 2024ko otsailaren 5ekoa, jarritako errekurtsoan jasotako eskaerak partzialki baiesten zituena.

Epai horren aurrean, Cadiñanos Garcíak eta Osakidetzak apelazio-errekurtso bana jarri zuten, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. Atalak 2024ko azaroaren 12an emandako 509/2024 Epaiaren bidez ebatzi baitira. Azken epai horrek partzialki baiesten ditu bi errekurtsoak, eta, beraz, ebazpen judizialaren epaitza bere horretan betearazi behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkion eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak exekutatzeko ahala dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. Atalak 2024ko azaroaren 12an emandako 509/2024 Epaiaren arabera –Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegian bideratutako 77/2023 prozedura laburtuaren ondoriozkoa–, eta epai horretan xedatutakoa betez, langileen arloan indarrean dagoen legeriak esleitutako ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpena ematea, 2024ko azaroaren 12ko 509/2024 Epaia betez. Epai hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Atalak eman zuen, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegian bideratutako 77/2023 prozedura laburtuaren ondorioz. 509/2024 Epaiak partzialki baiesten ditu 2024ko otsailaren 5eko 180/2023 Epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoak, eta eman zen horren bidez ebazteko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 22ko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta aldatzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1278/2022 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baitziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko apirileko zikloan eskainitako destinoak. Hain zuzen ere, hau aldatzeko:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1278/2022 Ebazpenaren I. eranskina (bertan jasota dago 2021eko apirileko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean onartutako pertsonen behin betiko zerrenda, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko Laneko Osasuneko erizaina kategorian), zuzendu egiten baita María Concepción Cadiñanos García andreari merezimenduen balorazioagatik emandako puntuazioa.

Ondorioz, María Concepción Cadiñanos García andreak, 10,2921 puntu izan beharrean, 13,7982 izan behar ditu lanbide-esperientziaren merezimenduen atalean. Beraz, guztirako puntuazioa ere zuzendu egin behar da, eta «6,2921 dioen tokian 39,7982 esan behar du.

Lortutako puntuazioarekin, Cadiñanos García andreak bigarren postua lortu du destinoa eskuratzeko lehentasun-ordenan. Ondorioz, kontuan hartuta aurkeztutako eskabideak eta horiek esleitzeko lehentasun-ordena, baita horiek esleitzeko ateratzen den lehentasun-ordena ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1278/2022 Ebazpenaren III. eranskina aldatu egin behar da.

Hori dela-eta, aldatu egiten da ekainaren 23ko 1278/2022 Ebazpenaren III. eranskina, eta María Concepción Cadiñanos García andrea izango da Bilbo-Basurtuko ESIko destino honen esleipenduna: Ospitaleko Esparrua-Egitura Orokorrak AE / Basurtuko Unibertsitate Ospitalea-Bilbo / Prebentzioko Oinarrizko Unitatea-Prebentzioko Oinarrizko Unitatea / Goiza-Goiza, ohikoa (08:00-15:00) - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2. HE-Derrigortasun-data (2021-12-03).

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala