
113. zk., 2025eko ekainaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2687
AGINDUA, 2025eko ekainaren 9koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak 2025eko martxoaren 25ean emandako Aginduan (apirilaren 18ko EHAA, 68.zk.) ezarritakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Marta Camarero Sebastian andrea Politika Zientifikoaren goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-75 kodea, 18 maila).
2.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 11tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.
3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS