
112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2670
IRAGARKIA, zeinaren bidez ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak jakinarazten baitira.
Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioa interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete trafikoko zuzendariari. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Donostia, 2025eko maiatzaren 29a.
Trafikoko Gipuzkoako lurralde-arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.
RSS