
112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2668
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita eten egin dela Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko azaroaren 11ko aginduen betearazpena. Agindu horien bidez, hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza (sarrerako kategoria), Idazkaritza (kategoria gorena), Kontu-hartzailetza-Diruzaintza (sarrerako kategoria), Kontu-hartzailetza-Diruzaintza (kategoria gorena) azpieskaletan.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aginduen bidez, hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen, barne-sustapeneko sistemaren bidez Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskaletan sartzeko. Honako hauek dira:
Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesurako deialdia egiten baita, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesurako deialdia egiten baita, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, kategoria gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesurako deialdia egiten baita, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Agindu horien aurka, Toki Administrazioko idazkari, kontu-hartzaile eta diruzainen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak errekurtsoa jarri zuen, eta kautelazko neurri hau eskatu zuen: aurkaratutako egintzen betearazpena etetea, bidezkoa den gainerakoa barne.
2025eko apirilaren 30ean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 66/25 zenbakiko autoa eman zuen, eta haren xedapen-zatian honako hau adierazten du:
Etenda mantentzea 2024ko azaroaren 11ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan barne-igoeraren bidez sartzeko deialdia arautzen duena (2024ko azaroaren 27ko BOE, 286. zk; 159181. orrialdetik 159198. orrialdera).
2025eko maiatzaren 5ean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegiko 4. atalak 000045/2025 eta 000046/2025 autoak eman zituen. Auto horien xedapen-zatietan, honako hau adierazten dute, hurrenez hurren:
Etenda mantentzea 2024ko azaroaren 11ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalan barne-igoeraren bidez sartzeko deialdia arautzen duena (2024ko azaroaren 27ko BOE, 286. zk.; 159272. orrialdetik 159286. orrialdera).
Etenda mantentzea 2024ko azaroaren 11ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako kategoria goreneko azpieskalan barne-igoeraren bidez sartzeko deialdia arautzen duena (2024ko azaroaren 27ko BOE, 286. zk.; 159199. orrialdetik 159211. orrialdera).
2025eko maiatzaren 13an, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak 000061/25 autoa eman zuen, eta haren xedapen-zatian honako hau adierazi zuen:
Mantendu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako hirugarren atalak 2024ko abenduaren 17ko autoan hartutako kautelazko neurria, hain zuzen, eten egiten duena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren 2024ko azaroaren 11ko Aginduaren betearazpena. Agindu horren bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalan, sarrerako kategorian, barne-igoeraren bidez sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, 2024ko azaroaren 27ko BOE, 286. zk. (159213. orrialdetik 159235. orrialdera).
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 134.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da aipatutako aginduen betearazpena eteteko deklarazioak argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 5a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
LORETO OSA OCÓN.
RSS