
112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2667
IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 5ekoa, Bizkaiko Lan Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hausteen aktan egiaztatutako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozeduraren hasiera eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Lan Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Jesusen Bihotza plaza 5, 4. solairua, Bilbao), 8:30etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko ekainaren 5a.
Bizkaiko Lan Ikuskaritzako burua,
ANA BELEN CALVO HERRERA.
RSS