
112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 20 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2666
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 29koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2025. urterako «Enpresa Zibersegurtasuna» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea agintzen duena.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko entitate publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa arloko jarduera bultzatzera bideratutako jardunbideak bideratzeko eta lehiakortasunerako bektore gisa honako hauen arteko trantsizioak Euskadiko enpresetan txertatzen laguntzeko ardura du: teknologia-digitala, energia-ingurumena eta demografia-gizartea. Horretarako, enpresen jarduera ekintzailean inbertsioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera sustatzea bultzatzen ditu.
Ildo horretatik, Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategia bultzatzera bideratutako hainbat ekintza garatu ditu SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak. Ekintza horien artean, aipatzekoak dira Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala eta zibersegurtasuna bultzatzera bideratutako laguntza-programa anitzak.
Ondorioz, abian jarritako beste ekimen batzuen osagarri, «Enpresa Zibersegurtasuna» izeneko programa («Programa») abiarazi da. Programa horren helburu nagusia enpresetan zibersegurtasuna bultzatzea da.
Bestalde, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak (DAEL) 7.2.a) artikuluan eskatzen du Lege horrek ezartzen duen dirulaguntzen kudeaketa eta esleipena hainbat printzipioren arabera egiteko, besteak beste, publizitate-printzipioaren arabera. Era berean, DAELen 8.3 artikuluak ezartzen du dirulaguntza edo diruz lagundutako programa mota bakoitzaren oinarri arautzaileak argitaratu behar direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025. urterako «Enpresa Zibersegurtasuna» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Horien edukia atxikita dago ebazpen honen eranskinean.
Bigarrena.– 2025. urterako «Enpresa Zibersegurtasuna» programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 29a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
ERANSKINA
2025EKO ENPRESA-ZIBERSEGURTASUNA LAGUNTZA-PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
SPRI–Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren menpeko entitate publikoak, hainbat ekintza gauzatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) enpresen sustapena, lehiakortasuna, lankidetza, ikerketa, garapena eta abar bultzatzeko.
Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategian (EEDE2025) definitutako jardute-politikekin bat datorren tresna bat da «Enpresa-Zibersegurtasuna» programa.
Programa hau Euskadi Basque Country 2030 Agendarekin lerrokatuta dago; hau da, 2015eko irailaren 25ean Nazio Batuek onartutako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari egindako euskal ekarpenarekin. Bertan, enpresek funtsezko rola bete behar dute. Ardura bat da hori, eta, aldi berean, aurrekaririk gabeko aukera da negozio baten helburuak ekitatearen eta jasangarritasunaren helburuekin lerrokatzeko. Azken finean, garapen jasangarriaren arloko munduko erronkarik handienei aurre egiteko aukera ematen duten soluzioak eta teknologiak garatzeko eta inplementatzeko aukera eskaintzen dute Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH).
Ildo horretan, programa hau Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da.
Azkenik, adierazi behar da programa hau entitatearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dagoela –2025-2028 aldiari begira Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren urtarrilaren 24ko Aginduaren bidez onetsi, eta entitatearen gardentasun-atarian argitaratua–, Planaren helburu hau lortzen laguntzeko: «Euskadiko enpresetan zibersegurtasuna bultzatzea, bereziki IT/OT inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa landuko duten proiektuak».
1. artikulua.– Xedea.
Programaren xedea da enpresen zibersegurtasun-maila modu esanguratsuan handitzen laguntzen duten proiektuak bultzatzea.
2. artikulua.– Laguntzen izaera.
1.– Laguntza horiek behar bezala jasotako laguntzen ondoz ondoko esleipenaren arabera emango dira. Ondorioz, banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, oinarri hauetan zehaztutako dokumentazio guztiarekin eskaera osatu den unea kontuan hartuta.
2.– Programa hau aplikatzearen ondorioz emandako laguntzek 2023ko abenduaren 13an Batzordeak onartutako (EB) 2831/2023 Erregelamenduak jasotako garrantzi txikiagoko edo de minimis laguntza izaera dute. Aipatutako Araudia de minimis laguntzekin lotuta Europar Batasuneko Funtzionamendu Tratatuak jasotzen dituen 107 eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da (EBren 2831/2023 Erregelamendua).
3.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.
4.– Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza-programa honen xedera bideratutako 2025eko baliabide ekonomikoak 4.500.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak 2025erako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.
2.– Funtsak mugatuak direnez, programa honen bitartez lortu nahi da ahalik eta denbora tarte txikiena igarotzea laguntza eskatzen denetik ematen den arte, eta horrenbestez, espedientea osatua dagoenean eta era ordenatuan egingo da esleipena. Programaren guztizko zenbatekoa gainditzen duten laguntzei ezezkoa emango zaie, ebazpen baten bidez.
3.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.eus) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.
4.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste dirulaguntzarik eman, eta, hori dela eta, espresuki ezetsiko dira aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak.
4. artikulua.– Entitate onuradunak eta izaera hori lortzeko eskakizunak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresek eskura ditzakete Programa honetan aurreikusitako laguntzak, baldin eta talde osoa aintzat hartuta aipatutako ezaugarriak badituzte, haien egoera ekonomiko bateratua aintzat hartuta eta 5. artikuluan diruz laguntzeko jarduera gisa deskribatutako jarduerak egiteko proiektuak aurkezten badituzte. Hori guztia, baldin eta:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat badute. Hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuak zentro horretan izan beharko du inpaktua eta bertan egin beharko da diruz laguntzekoa den jarduera.
b) Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan alta emanda badaude.
2.– Ezingo dituzte deialdi honetan aurkezten diren dirulaguntzak jaso:
a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari (ZTBES) edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita daudenek.
b) Oinarri hauetan azaltzen diren dirulaguntzaren eragin-eremuetan zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin lotura zuzena edo zeharkakoa dutenek, akzioen edo partaidetzen bidez.
c) Sektore publikoren batekoak diren edo sektore publikoaren parte diren entitateek, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalaren araudien arabera.
d) DAELen 13. artikuluan aurreikusten den egoeraren batean dauden entitateek.
Zehazki, eskatzaileek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzako betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketen betebeharrak betetzen dituztela kontsideratuko da Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak 2023ko otsailaren 13an emandako aginduak ezarritako kasuetan. Hala, dirulaguntzen itzulketen betebeharren ordainketan eguneratuta dagoela kontsideratuko da zorrak zatikatuta edo atzeratuta eta bermatuta daudenean edo itzultzeko dagokion ebazpenaren inpugnazioa bertan behera uztea adostu bada.
e) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten mende daudenek.
f) LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatzen dutenek, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
3.– Eskabidea aurkezten denetik emandako laguntza likidatu arte bete beharko dira laguntza ekonomikoaren onuradun izateko aurreko ataletan adierazitako eskakizunak (DAELen 13.1.b) artikuluan aurreikusitako lehiaketa-egoerei buruzko ez lehiatzeko debekuaren salbuespenarekin).
4.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako alderdiak modu honetan egiaztatuko dira:
a) SPRIk ofizioz egiaztatuko du honako eskakizunak betetzen direla:
– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat dutela; horietan proiektuak eragina izango du.
– Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan alta emanda daudela.
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.
Dena den, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimena emateari. Hala bada, kasu bakoitzean eskumena duen organoaren administrazio-ziurtagiri positiboak eman beharko ditu.
b) Gainerako baldintzak erantsitako adierazpenaren bidez egiaztatuko dira, eta adierazpen hori eskaerak prozesatzeko aplikatiboan txertatzeko garaian Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikulua bete beharko da, baita DAELen 13.9 artikuluan aurreikusitako eskakizunak ere. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatutako baldintzen egiazkotasuna ikuskapen bidez edo dokumentazioa eskatuz egiaztatu ahal izango da hala badagokio.
5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira honako arlo hauetako enpresetan enpresa-zibersegurtasunarekin lotutako proiektuak:
a) IT/OT (Information Technology / Operational Technology) eremuetarako zibererasoen aurrean babesteko konbergentzia eta integrazioa. Arkitektura seguruak diseinatu eta gauzatzea, eta, hala dagokionean, enpresa-sareen segmentazioa burutzea.
b) Ekipoaren mantentze-lan, kontrol eta funtzionamendurako OT eragiketak egiteko urruneko sarbideak sekurizatzea. Zeregin horiek gero eta gehiago egiten dira urrutitik.
c) Informazio/datuen segurtasuna areagotzea. Antolakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta konpainiako datuetara sarbide maila ezberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.
d) Gailu elektronikoen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtatzea.
e) Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko eta/edo prestatzeko ekimenak.
f) Industriaren egungo egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, eta Zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plana lantzea. Arriskuen eta zaurgarritasunaren analisia. Sistema kritiko bateko elementuen inbentarioa. Bidegabe sartzearen gaineko test bat egitea. Web-aplikazioen zaurgarritasunen analisia. Kablerik gabeko komunikazioen auditoretzak.
g) CPDak errepikatzea, Disaster Recovery Planekin edo kontingentzia-planekin lotutako zibersegurtasun-politikak egiteko, bai eta edozein enpresatan negozioaren jarraitutasuna bermatzeko erabilgarritasun handiko egoeretarako ere.
h) Zibersegurtasuneko zenbait estandar (adibidez: IEC 62443, TISAX, UNECE/R155 edo baliokideak) edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuk (adibidez: ISO 27001, CAB edo baliokideak) lortzeari eta betetzeari buruzko praktika onak eta ziurtapen-prozesuak onartzea, baita indarrean dauden eta nahitaez bete behar diren erregelamendua edo legeak ere. Segurtasunaren Eskema Nazionala (3/2010 Errege Dekretua), PIC Araudia (704/2011), NIS2, DORA, CRA betetzeko egokitzea. Zibersegurtasunaren kudeaketa-prozesuaren etengabeko hobekuntza, neurri espezifikoak martxan jarrita edo neurri horiek heldutasun-maila altuagoetara eramanda.
i) Informazio estrategikoa edo informazio delikatua babesteko neurriak, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuen planoak, DBEOri dagokion informazioa edo negozioaren lehiakortasunarekin edo iraunkortasunarekin zuzenean lotuta dagoen beste edozein informazio (neurrien adibideak: biltegiratzea zifratzea, sarbidea kontrolatzea, kopien hedapena kontrolatzea, ezabatze segurua, etab.).
j) Segurtasun perimetraleko gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzea (Switchak, zundak, Applianceak, firewallak, PLCak, EDRak, etab.).
k) Enpresen zibersegurtasun-maila modu esanguratsuan areagotuko duten eta eraso mota ezberdinen aurrean duten arriskua eta zaurgarritasuna murriztuko duten beste proiektu batzuk.
Ez dira diruz lagunduko artikulu honetan deskribatzen diren eta entitate onuradunaren beraren katalogoaren barruan dauden produktuak/zerbitzuak.
Inola ere ez da diruz lagunduko Europar Batasuneko kide diren beste herrialde batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea; eta, ondorioz, Programa honen testuinguruan diruz lagundutako dirulaguntzek ezingo dute zuzenean lotuta egon esportatutako kantitateekin, banaketa-sare bat martxan jarri eta ustiatzearekin, edo esportazio-jarduerarekin lotutako beste ohiko gastu batzuekin.
Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ezingo dute baldintzatu inportatutako produktuen ordez bertako produktuak erabiltzea.
6. artikulua.– Gastu hautagarriak eta gastu hautagarriei aplikatzeko betekizunak.
1.– Gastu edo/eta inbertsio hautagarritzat hartuko dira 5. artikuluan deskribatutako aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software gastuak, betekizun hauek betetzen badituzte:
a) 2025eko urtarrilaren 1az geroztik sortutakoak edo fakturatutakoak eta proiektua gauzatzeko ezarritako epean. Epe hori ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan.
b) Kanpoko enpresa adituek eginak.
2.– SAAS (Software as a Service) formatuko kudeaketa-aplikazioak ezartzea aurreikusten duten proiektuei dagokienez, gastu hautagarritzat hartu ahal izango dira era horretako zerbitzuei egozteko moduko gastuak ere, gehienez 12 hilabetean, baldin eta artikulu honetan deskribatutako baldintzak betetzen badituzte eta 5. artikuluan deskribatutako proiektu moten barruan badaude.
3.– Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da gastu hautagarria izango.
4.– Honako hauek ez dira gastu eta inbertsio hautagarriak izango: eskatzaileak berak edo taldeko enpresek egindako lanak, aholkulariak egindako joan-etorrien gastuak, material didaktikoak egitea edo aretoak alokatzea, dietak eta antzekoak. Gastu horiek fakturen kontzeptuan bereizita aurkeztu beharko dira.
5.– Kanpoko enpresa adituek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Sektore publikoren bateko kide edo parte ez izatea, aplikatzekoak diren sailkapen instituzionaleko arauen arabera, ezta elkarte edo elkargo profesionaletakoa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko edo antzeko izaera duten I+G sareetakoa ere.
b) Ez dute izango zuzeneko edo zeharkako akzio- edo partaidetza-loturarik laguntza eskatzailearekin.
6.– Gastu eta inbertsio hautagarriak baloratzeko, irizpide hauek izango dira kontuan:
a) Lotura zuzena izango dute programa honen xede den jarduerarekin.
b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.
c) Gastu hautagarriaren balioespena kutxako irizpidearen araberakoa izango da.
d) DAELen 30.1 artikuluan aurreikusten den moduan, diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezingo da inolaz ere merkatuaren balioa baino altuagoa izan. Alde horretatik, antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia dela irizten bada, gastu hautagarrien oinarria murriztuko da, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.
e) DAELen 31.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradun batek azpikontratatu edo kontratatu egiten du, baldin eta hirugarren batzuekin hitzartzen badu diruz lagundu nahi den jarduera osorik edo partzialki egitea. Kontzeptu horretatik kanpo da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin beharreko gastuen kontratazioa. Hori horrela, azpikontratazioa edo hirugarrenen kontratazioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100era iritsi ahal izango da, eta diruz lagundutako jardueren azpikontrataziorako edo hirugarren kontrataziorako aplikagarri izango dira aipatutako artikuluetan jasotako gainerako aurreikuspenak.
f) DAELen 30.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak, eta betiere hirugarrengoen kontratazioren bat baldin badago, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta, bere ezaugarriak bereziak izateagatik, merkatuan ez badago lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko behar beste entitate, edo gastua dirulaguntza eman baino lehen egin bada. Dirulaguntzaren justifikazioan edo eskaeran aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzeko, efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak hartuko dira kontuan, eta abantailarik handienak dituen proposamen ekonomikoa aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
7. artikulua.– Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa.
Laguntzak dirulaguntza gisa egituratuko dira.
Dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira definizio hauek:
– «Proiektuaren aurrekontu global onartua» bi aurrekonturen batura izango da: onartutako Aholkularitza- edota Ingeniaritza-gastuen aurrekontua eta onartutako Hardware edota Software aurrekontua.
– «Gehienez onartuko den aurrekontua», ehunekoak aplikatzeko eta dirulaguntza kalkulatzeko oinarria izango da, aurreko puntuan deskribatutako bi kontzeptuen batura izango da (Aholkularitza eta/edo Ingeniaritzako gastuak, eta Hardware eta Softwareari lotutakoak). Hardware eta Softwareari lotutako gastuetan, baimendutako gehienekoa «Gehienez onartuko den aurrekontua»-ren % 80 izango da.
– «Aurkeztutako aurrekontu osoa» entitate eskatzaileak aurkeztutako aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuen eta hardware- eta/edo software-gastuen batura izango da. Hala, entitate eskatzaileak aurkeztutako guztizko aurrekontuak, gutxienez, % 20 bideratu beharko du Aholkularitza eta/edo Ingeniaritza arloko lanetara. Aurkeztutako guztizko aurrekontuaren % 20 baino gutxiago bideratzen bada Aholkularitza eta/edo Ingeniaritza arloko lanetara, gainerako partidak doituko dira (Hardware eta Software), eta aurkeztutako guztizko aurrekontua murriztuko da, Aholkularitza eta/edo Ingeniaritza arloko lanetara bideratutako partida, gutxienez, aurkeztutako guztizko aurrekontuaren % 20 izan dadin.
Onartutako gehieneko aurrekontua % 5 gehiago handituko da, laguntzeko gehieneko muga gainditu gabe, baldin eta enpresak honako baldintzaren bat betetzen badu:
– Hizkuntzaren Kudeaketarekin lotutako Bikain Kalitate Ziurtagiria izatea, zeinak ziurtatzen duen enpresan euskara erabiltzen eta kudeatzen dela eta haren presentzia dagoela.
– Berdintasun Plan bat izatea, 50 langile edo gutxiagoko enpresen kasuan soilik; izan ere, 50 langiletik gorakoak legez derrigortuta daude Berdintasun Plana izatera.
– Programa honek diruz lagun ditzakeen jardueren barruan, Softwarea euskaraz erabiltzea bultzatzen duten proiektuak izatea.
Proiekturako onartutako gehieneko aurrekontutik diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren ehunekoa (artikulu honetan bertan deskribatzen den moduan) % 50ekoa izango da.
Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 23.000 euroko dirulaguntza emango da gehienez enpresa onuradun bakoitzeko.
8. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.
1.– Programa honetan aurrez ikusitako laguntzak ezingo dira pilatu diruz lagun daitezkeen gastu beretarako SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak emandako beste laguntza batzuekin.
2.– Programa honetan aurreikusitako laguntzak ez dira bateragarriak SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak programarekin.
3.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratzen dituzten entitateek beste laguntza bateragarri batzuk edo Europako Erkidegoko beste finantzabide batzuk eskura ditzakete, betiere gastu hautagarrietarako gehieneko laguntzaren intentsitatea errespetatzen badute.
4 – Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du, inolaz ere, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren balioa gainditu, ez berak bakarrik, ez beste administrazio batzuek edo sektore publiko nahiz pribatu batzuek emandako dirulaguntza edo laguntza batzuekin batera. Baldin eta beste laguntza publiko eta/edo pribatu batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.
5.– Programa hau aplikatuz emandako laguntzek garrantzi gutxiagoko laguntzen edo de minimis izaera dute.
6.– Enitate onuradun batek jaso dezakeen de minimis guztien kopurua ezingo da 300.000 eurotik gorakoa izan azken hiru urteetan.
7.– De minimis laguntzak ez zaizkio metatuko Estatuko inongo dirulaguntzari, diruz lagun daitezkeen gastu horiei dagokienez, ezta arriskuaren finantzaketa-neurri berdinarentzako estatuko beste edozein dirulaguntzari ere, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion dirulaguntzaren kopururik altuena. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Batzordeak harturiko erabaki baten bitartez.
8.– Aurrez aipatutako muga horiek edo programa honek zehazten dituen beste batzuk gaindituz gero, soberako kantitatea murriztu egingo da programaren arabera emandako zenbatekotik.
9.– De minimis laguntzak emandakotzat joko dira enpresari aitortzen zaionean baduela legezko eskubidea laguntza jasotzeko.
9. artikulua.– Dirulaguntzaren eskaera eta informazioa ematea.
1.– Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta oinarri hauen ondoriozko gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira, SPRIren webguneaz baliaturik.
2.– Aurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten entitateek dirulaguntzaren eskaera bete beharko dute SPRIren webgunean (www.spri.eus) dagoen aplikazio informatikoaren bitartez. Ondoz ondoko pantailak ditu aplikazioak eta eskatzaileek eskatuko zaien informazioa ikusi ahal izango dute horietan, oinarri hauen arabera.
3.– Eskaera hori sinadura elektroniko aurreratuaren bidez (ziurtagiri elektroniko errekonozitu batekin) sinatu beharko du entitatea ordezkatzeko nahikoa ahalorde duen pertsona batek.
4.– Entitate eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza-eskaeran.
5.– SPRIk kontsultatu egingo du ea zerga-betebehar guztiak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzen diren, baita enpresa Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoen ere. Nolanahi ere, dirulaguntzaren eskaera egitean aukera dago eskatzaileak uko egiteko SPRIren kontsulta horri. Kasu horretan, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
6.– Laguntza-eskaerarekin batera agiri eta informazio hauek aurkeztu behar dira:
a) Oinarri Arautzaile hauen eranskinean ageri den normalizatutako ereduaren edukiaren arabera egindako erantzukizunpeko adierazpena.
b) Alderdi hauei buruzko informazioa:
– Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzen zerrenda; bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
– Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
c) Legezko ordezkariaren notario-ahalordea, salbu eta laguntza-eskaera eskatzailearen ordezkariak sinatu badu, pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiriak indarrean egon behar du eta agintaritza ziurtatzaile batek emandakoa izango da.
d) Identifikazio Fiskaleko Txartela, salbu eta laguntza-eskaera eskatzailearen ordezkariak sinatu badu. Ziurtagiriak indarrean egon behar du, agintaritza ziurtatzaile batek emandakoa izango da eta aukera eman beharko du IFZ zenbakiari eta eskatzailearen izen sozialari buruzko datua egiaztatu ahal izateko. Langile autonomo baten kasuan, nahikoa izango da laguntza-eskaera sinatzea aitortutako agintaritza ziurtatzaile batek igorritako pertsona fisikoaren ziurtagiri bidez. Ziurtagiriak indarrean egon beharko du, eta eskatzailearen izen-abizenak eta NAN zenbakiari buruzko datua egiaztatzea ahalbidetu beharko du.
e) Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoa, puntu hauei buruzko informazio zehatza eduki behar duena:
– Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionez).
– Detektatutako arazoa / premia. Lortu nahi diren helburuak.
– Egin beharreko ingeniaritza edota aholkularitza lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
– Dirulaguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu zer lotura duen proiektuarekin eta zergatik den beharrezkoa.
– Ezarriko den zibersegurtasuneko soluzioaren azterketa zehatza. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.
– Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak, eta hardwarea (hala badagokio).
– Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu-kopurua (dedikazioak).
– Proiektua gauzatzeko egutegia.
f) Hainbat hornitzaileren eskaintzak, DAELen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
g) Enpresa onuraduna laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan sortu bada, enpresaren «negozio-plana» aurkeztu beharko da.
h) Enpresa onuradunak 7. artikuluan deskribatutako % 5eko dirulaguntza osagarria eskatuz gero, dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko du:
– Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kopia, enpresako euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa egiaztatzeko.
– Berdintasun Plana, 50 langile edo gutxiagoko enpresen kasuan soilik; izan ere, langile gehiagokoak legez derrigortuta daude Berdintasun Plana izatera.
– Programa honek diruz lagun ditzakeen jardueren barruan, Softwarea euskaraz erabiltzen dela egiaztatuko duen agiria.
7.– Laguntzaren onuradun gisa agertzen den enpresaren posta elektronikoa bakarrik onartuko da harremanetarako helbide gisa.
8.– Eskatzaileek bermatuta izango dute beren hizkuntza -euskara edo gaztelania- ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea, Programa honen ondorioz SPRIrekin izango dituzten harreman guztietan.
10. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.
Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2025eko azaroaren 24an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2025eko azaroaren 24ko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).
11. artikulua.– Esleipenaren prozedura.
1.– Dirulaguntzak organo kudeatzaileak kudeatuko ditu, espedientea osatuta dagoen unean.
2.– Ebazpena SPRIko Zuzendaritza Nagusiak egingo du, ondoz ondoko esleipenaren erregimenean, eta entitate eskatzaileari jakinaraziko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean, igortzen denetik zenbatzen hasita. Baiespen- edo ezespen-ebazpen hori SPRIko zuzendari nagusiak emango du, eta eskatzaileari jakinaraziko zaio; halaber, haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.
3.– Ebazpen-epea. Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
4.– Ebazpenak entitate eskatzaileei jakinarazteko komunikazioan, honako hau adieraziko da: zenbateko dirulaguntza ematen den, zein baldintzatan, laguntza EBren 2831/2023 Erregelamenduaren arabera eman dela eta garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza.
5.– Ebazpena SPRIren webgunean eta EHAAn argitaratuko da, denek izan dezaten emandako laguntzen berri.
12. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.
1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta 90 egun naturaleko epearen barnean, onuradunek proiektua burutu izana justifikatu beharko dute, SPRIren web-guneko likidazio-eskaeraren inprimakiak betez.
2.– Eskaera hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du entitatea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek.
3.– Entitate eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira likidazio-eskaeran.
4.– Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira.
a) Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturak, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edota ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
b) Finantza-entitateak ordaindu izanaren egiaztagiriak.
c) Jarduerak, dirulaguntzarekin ez ezik, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin ere finantzatu badira, diruz lagundutako jardueretan bideratutako funts horien zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa egiaztatu beharko dira.
d) Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Entitate hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren, eta informazio hau jasoko du:
– Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak. Aurkeztutako proiektuaren desbideratzeak, baleude, eta haiek justifikatzea.
– Eginiko ingeniaritza- edota aholkularitza-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
– Aholkularitza zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu-kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora.).
– Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak...). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.
– Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak eta hardwarea (hala badagokio).
e) Finantza-entitatearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
Eskaerarekin, espresuki baimena ematen zaio SPRIri zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea egiaztatzen duen ziurtagiria egiazta dezan eta, era berean, kontsulta dezan enpresa EJZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.
5.– Ebazpena Zuzendaritza Nagusiak emango du eta haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.
13. artikulua.– Laguntza- edota likidazio-eskaerak zuzentzea.
1.– Laguntza- edota likidazio-eskaerak ez badaude behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango dio entitatearen legezko ordezkariari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko.
2.– Entitate onuradunak epe horretan akatsa zuzendu ez badu, eskaera ukatuko da, helburu horretarako agindutako ebazpen baten bidez.
14. artikulua.– Laguntza ordaintzea.
1.– Dirulaguntzak SPRIk gauzatuko ditu, laguntza esleitu zaion entitate onuradunari ordainketa bakarra eginda, likidazio-eskaera eta 12. artikuluan eskatzen den justifikaziorako dokumentazioa modu egokian aurkeztu ondoren.
2.– Baldin eta gastu hautagarria dirulaguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari, 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.
15. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.
Oinarri hauen arabera emango diren dirulaguntzen onuradun izango diren entitateek honako artikulu hauetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte: DAELen 14. eta 42. artikuluetan jasotakoak, eta zehazki eta xede mugatzailerik gabe, hauek:
a) Dirulaguntza ematea bidezko egiten duen jarduera gauzatzea edo dirulaguntza jasotzea funtsatzen duen egoeran egotea.
b) Eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzea SPRIren aurrean eta dirulaguntzak jasotzeko edo gozatu ahal izateko beharrezkoa den jarduera egitea.
c) Emandako laguntza onartzea. Horrekin lotuta, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso den dataren ondoren hamar egun balioduneko epean, entitate onuradunak ez badio laguntzari espresuki uko egiten SPRIren aurrean, onartuta geratu dela ulertuko da.
d) Emandako laguntza jarduera-plana garatzera bideratzea.
e) Onartzea SPRIk beharrezkotzat jotako dokumentazio osagarria eska dezakeela eta SPRIk izendatutako langileek beharrezkotzat eta egokitzat jotako egiaztapen guztiak egin ditzaketela haren edozein instalaziotan. Horien guztien helburua izango da emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzea.
f) Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea legez aplikatzen den preskripzio-epean zehar, gastu hautagarriak gauzatzen direnetik aurrera.
g) Hala badagokio, SPRIk egin beharreko egiaztapen-jarduketak baimentzea edo Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikorako Bulegoak, Euskadiko Kontu Publikoen Auzitegiak edo estatuko zein erkidegoko beste edozein kontrol-organo eskudunek jasotako dirulaguntzen gainean egin beharreko beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario baimentzea, aurretik aipatutako zeregin horiek egiteko beharrezkoa den edozein informazio emanez.
h) SPRIri berehala jakinaraztea laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide eskatu edo jaso dutela hemen araututako dirulaguntzen xede berbererako beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batzuetatik.
Jakin eta berehala jakinarazi beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
i) Dirulaguntza emateko garaian kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatu dela jakinaraztea SPRIri.
Jakin eta berehala jakinarazi beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
j) Esleipenaren ebazpena eman aurretik eta ordaintzerako unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak zein dirulaguntzen itzulketei lotutako betebeharrak egunean dituela ziurtatzea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak 2023ko otsailaren 13an onartutako Aginduan ezarritako moduan.
k) Entitatearen izaera juridikoa dela-eta kontabilitate-liburuek hala ezarriz gero, diligentzia-erregistroak eta behar bezala ikustatutako gainerako dokumentuak aurkeztea pertsona onuradunari dagokion merkataritzako legediak eta sektoreko legediak ezartzen duen terminoetan, baita dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitate-egoerak eta erregistroak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak behar bezala egin daitezkeela bermatzeko.
l) Jasotako funtsen aplikazioaren dokumentu justifikatzaileak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak egin ahal izateko.
m) Hedapen-neurri hauek ezartzea dirulaguntza jasoko duen programaren, jardueraren, inbertsioaren edo jarduketaren izaera publikoari publizitate egokia eman ahal izateko, DAELen arabera:
– Jendaurrean zabaltzeko prestatzen diren dokumentuetan, karteletan, propagandan eta argitalpenetan, SPRIren logotipoa eta esaldi hau jaso beharko dira: «SPRIk diruz lagundua», esteka honetan eskuragarri dagoen formatuaren arabera: https://www.spri.eus/es/logo/
– Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekintzen argitalpenean, iragarkietan eta publizitatean bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.
n) Garatutako jardueraren edo jarduketaren gaineko diruz lagundutako kostuaren soberakina edo jasotako funtsak itzultzea, DAELen 36. artikuluan jasota dauden kasuetan.
ñ) Hizkerak eta irudiek ikuspegi intersekzionala errespetatzea eta, batez ere, sexua eta generoa, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.
o) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta, batez ere, euskara erabiltzea diruz lagundutako jarduketarekin lotutako argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean.
p) DAELen 30.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, dirulaguntza jasotzen duena enpresa bat baldin bada, operazio komertzialetan egindako diruz lagundu daitezkeen gastuak aplikagarria den sektoreko araudian aurreikusitako ordainketa-epeetan ordaindu beharko dira, edo, hala badagokio, merkataritzako-operazioetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.
q) Onuraduna DAELen 48.1 artikuluan aurreikusita dauden egoeretan baldin badago, deslokalizazioan ez erortzea.
16. artikulua.– Dirulaguntzak aldatzea eta epeak luzatzea.
1.– Aurreikusita dago dirulaguntza ematen duen organoak emandako dirulaguntza edo bere baldintzak aldatzea erabakitzea, gertatutako egoerari buruzko balorazioa egin ostean, ofizioz edo interesdunak eskatuta, baldintza hauek betetzen direnean:
a) Dirulaguntza aldatzea interesdunak eskatuz gero, onuradunak jakin bezain pronto komunikatzea eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioaren justifikazioaren aurretik, DAELen 14.e) artikuluan jasotako betebeharra betez.
b) Zenbatekoa ez handitzea.
c) Egindako jarduera edo jokabidea edo egingo dena oinarri arautzaileen xedearen barruan egotea.
d) Aldaketa justifikatzen duten baldintzak onuradunaren borondatearen araberakoak ez izatea.
e) Aldaketa sustatu duten elementu eta baldintza berriak hasieran eman izan balira, dirulaguntza ukatzeko modukoak ez izatea eta aldaketa ez izatea hasieran onartutako proiektua erabat aldatzeko bezain handia.
f) Hirugarrengoen eskubideak ez urratzea.
2.– Onuradunak emandako dirulaguntza osoa edo partziala jaso badu, eta aldaketarekin zenbatekoa txikitzen bada, DAELen 40. artikuluan aurreikusitakoa jarraituko da.
3.– Halaber, programaren kudeatzaileak jarduerak gauzatzeko luzapen bat eman dezake, baldin eta entitate eskatzaileek hala eskatu eta behar bezala justifikatzen badute. Atzerapen hori justifikatutako atzerapenarekiko proportzionala izango da beti, eta inola ere ezingo du gainditu 12 hilabete baino gehiago proiektuak gauzatzeko hasierako epea, 12 hilabeteko iraupenekoa.
17.– Artikulua.– Ez-betetzeak eta diru-itzulerak.
1.– Ikusiz gero entitate onuradunak ez duela bete oinarri hauetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru-kopuruak gehi dagozkien legezko berandutze-interesak, eta beharrezko izanez gero, legezko jarduketak abiaraziko dira diru-kopuru horiek itzul ditzan. Era berean, frogatuz gero aholkularitza-enpresak hutsegiteren bat egin duela, programa honi atxikitako beste proiektu batzuetan parte hartzea debeka dakioke.
2.– Edozein kasutan ere, artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, hauek jotzen dira ez-betetzetzat:
a) Laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako ekintzak aldatzea SPRIren baimenik gabe. Halaber, ez-betetzea izango da SPRIri ez jakinaraztea proiektuaren exekuzioan gertatutako aldaketak, baldin eta aldatu egiten badituzte laguntza emateko aztertu ziren baldintzak. Posible da aldaketak baimentzea, betiere entitate onuradunak baimena eskatu badio SPRIri, eta justifikatu baditu aldaketa horiek, ahal dela proiektuan aplikatu baino lehen, eta, betiere, Programa honek lagundutako jardueren eta lortu nahi dituen helburuen izaera aldatzen ez badute.
b) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.
c) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.
d) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.
e) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol-neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.
f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.
g) DAELen aurreikusitako arrazoiak.
3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.
4.– Ez badira betetzen deialdi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan jasotako betekizunak (DAELeko 51. artikuluaren arabera, enpresa-deslokalizazioaren aitorpena barne) edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen direnak, dirulaguntza ezeztatu egingo da ez-betetze espedientea ireki ondoren, eta SPRIri dirulaguntza edo berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio. Itzulketa horiek Zuzenbide Publikoaren diru-sarrerak izango dira, DAELen ezarritakoaren arabera.
5.– Ezarritako baldintzak partzialki betetzen badira, eta betiere egiaztatzen bada onuradunak argi eta garbi konpromisoak betetzeko jardun duela, dirulaguntza partzialki ordainduko da, edo, hala badagokio, partzialki itzuliko da, eta kalkulatzerakoan kontuan hartuko da egindako jardueraren proportzioa, guztizkoaren gainean. Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen kopuru partzialaren zenbatekoa bat etorriko da emandako dirulaguntzaren behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikazioa egiaztatu eta entitate esleitzaileak onartu ondoren.
6.– Halaber, gainfinantzazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza-zatia itzuli beharko da, 8. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da egitate hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Araudi aplikagarria.
Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:
1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea.
2.– 2003ko abenduaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra eta, aplikagarria denean, 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen 2006ko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.
3.– Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko EB 2023/2831 Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.
Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskabidean oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.
Informazio hori gaian eskumena duen Administrazio Publikoari eta SPRI Taldeko enpresei laga ahal izango zaie.
Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, honako helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus. Era berean, interesdunak Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus.
Era berean, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan; SPRIren kasuan, Datuak Babesteko Euskal Autoritatea izango da: www.avpd.eus.
SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://www.spri.eus/lege-oharra/ web-orrialdeko pribatutasun-politikara.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauei buruz hartzen dituen erabaki guztiak administratiboak dira eta, beraz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa da jurisdikzio eskuduna.
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
Entitate onuradunek diruz lagundutako jardueraren finantzaketaren izaera publikoaren berri eman beharko dute, 15. artikuluan aipatutako eran.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN EREDU NORMALIZATUAREN EDUKIA
[Izen-abizenak] jaunak/andreak, [...] zenbakidun NANa indarrean duenak, [sozietate eskatzailearen edo ordezkatutako pertsona fisikoaren izena] ordezkatzen du, [...] IFZ zenbakia duena eta egoitza soziala [helbidea] helbidean duena, eta:
HONAKOA ADIERAZTEN DU BERE ERANTZUKIZUNPEAN:
I.– Betetzen dituela Programa honen xede den laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskakizunak, eta, zehazki, honakoak:
(i) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duela. Hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuak zentro horretan izango du inpaktua eta bertan egingo da diruz laguntzekoa den jarduera.
(ii) Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda dagoela.
(iii) Eskaera honi dagokion atalean alderdi hauei buruzko informazioa jasota dagoela:
a) Aurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzak, bertan adierazita laguntza hori noiz eman zen, zer organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
b) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adierazita laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.
(iv) Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen duela, DAELen 49. artikuluan adierazitako baldintzetan.
(v) Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, DAELen 9.4.h) artikuluan adierazitako baldintzetan.
(vi) Ez duela loturarik zuzenean edo zeharka akzioen edo partaidetzen bidez oinarri hauetan azaltzen diren dirulaguntzaren eragin-eremuetan zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin.
(vii) Ez direla sektore publikoren batekoak diren edo sektore publikoaren parte diren entitateak, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalaren araudien arabera.
(viii) Ez dagoela DAELen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean; hau da:
a) Epai irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearen zigorra jaso izana; edo prebarikazioarekin, funtzionario-eroskeriarekin, ondasun publikoak bidegabe erabiltzearekin, influentzia-trafikoarekin, iruzurrekin eta legearen aurkako ordainarazpenekin lotutako delituengatik edo delitu urbanistikoengatik zigorra jaso izana.
b) Borondatezko konkurtso-aitorpena eskatu izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat aitortu izana, konkurtsoan aitortuta egotea (hitzarmen bat eragingarri bihurtu denean izan ezik), esku-hartze judizial baten mende egotea edo 2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legeak xedatutakoaren arabera ezgaituta egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako ezgaitze-aldia amaitu gabe egonda.
c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona fisiko batzuen legezko ordezkariak direnak honako lege hauek jasotako kasuren batean sartuta egotea bateraezintasuneko erregimenari dagokionez: Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargudun Publikoen Interes Gatazkak eta Jokabide Kodea Arautzen dituen 2014ko ekainaren 26ko 1/2014 Legea, edo Hauteskunde Erregimen Orokorreko 1985eko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan xedatutako hautetsia izatea, gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan edo lege horretan ezarritako baldintzen arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea, araudiak zehazten duen moduan.
f) Zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea.
g) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrarekin lotutako ordainketak egunean ez izatea, araudiak zehazten dituen baldintzetan.
h) Epai irmo baten bidez, zigor gisa, dirulaguntzak jasotzeko aukera galdu izana, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehatzago esanda, dirulaguntzen onuradun edo entitate kolaboratzaile izaera ezin izango dute eduki sexu-arrazoiarekin lotutako jarduera baztertzailea egin badute edo sexu-arrazoiengatiko bazterkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko araudia ez betetzeagatik zigor administratiboa edo penala jaso badute, zigor horretan ezarritako aldian zehar. Honako enpresa hauek ere ezingo dute jaso laguntzarik edo dirulaguntzarik: Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izan behar dutenek baina ez dutenek; eta 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena do sexu-arrazoiengatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri izana ziurtatzen ez duten enpresek, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legediak ezarritako baldintzetan.
i) Pertsona fisikoa edo juridikoa, pribatua edo publikoa, ekonomia zirkularrerako kutsatutako lurzoruei eta hondakinei buruzko 2022ko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 2021eko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriengatik administrazio-bidean ebazpen irmo bidez zehatua egotea, dagozkion neurri zuzentzaileak abian jarri eta isuna ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonen mesedetan lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez bete izana, hori bete ahal izateko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.
(ix) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten menpe ez dagoela.
(x) Ez duela LGTBIfobiarik egin, bultzatu edo sustatzen, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
II.– Eskaera honetako datu guztiak eta aurkeztutako dokumentazio guztian jasotakoak egiazkoak eta osoak dira. Horrekin lotuta, dagokion erantzukizuna hartuko dut neure gain (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 28.7 artikulua).
III.– Aurreko II. apartatuan egindako adierazpena betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa duela, Administrazioaren esku jarriko duela eskatzen zaionean, eta konpromisoa hartzen duela aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko eskubidea aitortzeari edo baliatzeari dagokion aldi osoan.
IV.– Erantzukizunpeko adierazpen edo komunikazio batean gehitutako edozein datu edo informazio guztiz zuzena ez bada, faltsua bada edo hutsak baditu, edo horiek Administrazio eskudunaren aurrean aurkezten ez badira, ezingo da eragindako eskubidea edo jarduera gauzatu, egitate horien berri izaten den unetik bertatik; gainera, dagozkion erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak ezarriko zaizkio, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluko 4. atalean ezarritakoaren arabera.
[ ] Goian jasotako adierazpenen edukia onartzea.
RSS